On Xabier Gómez, Sant Feliuko gotzain berria ordenatua
Sant Feliuko Sant Llorenç Katedralean On Xabier Gómez Garcíaren gotzain ordenazioaren ekitaldia izan da gaur goizean.
On Joan Josep Omella kardinalak, Bartzelonako artzapezpikuak, zuzendu du ospakizuna, eta bertan bildu dira hainbat agintari erlijioso, zibil eta kulturalak. Gonbidatuen artean, aipatzekoak dira Tarraconenseko Gotzainen Batzarreko gotzainak, dominikar ordenako apaizak eta Kataluniako hainbat abadi eta abadetxeetako ordezkariak.
Donostiako Elizbarrutitik, bertaratu dira On Fernando Prado gotzaina, On Mikel Aranguren bikario nagusia eta Pertsona Migratuen Pastoraltzaren talde handi bat, Sant Feliuko gotzain berriarekin hurbiltasunez lan egin dutenak, Espainiako Gotzainen Batzarreko Migratzaileen Departamentuko zuzendari izan delako.
Ospakizuna
Liturgia prozesio batekin hasi da, On Agustí Cortés gotzain emerituaren eta On Bernardito C. Auza nuntzio apostolikoaren ongietorri hitzekin. Ondoren, ordenazio errituak gauzatu dira, Omella kardinalak eta bertan ziren beste gotzainek eskuak ezarrita. Une hunkigarrietako bat izan da Veni Creator Spiritus abestiaren interpretazioa.
Ebanjelioen Liburu irekiaren ezarpena egin da gotzain berriaren buruan, Jainkoaren Hitza predikatzeko misioa sinbolizatuz. Ondoren, On. Xabierek eraztuna, mitra eta bakulua jaso ditu, Sant Feliuko gotzain berri gisa ofizialki akreditatzeko.