Espiritu Santuaren Frantziskotarren agurra Antiguako parrokian
Donostiako Antigua auzoko San Sebastian Martiriaren parrokian, hainbat urteetako zerbitzu eta lana eskertzeko asmoz, Espiritu Santuaren Frantziskotarrei (Montpellierko Frantziskotarrak) eginiko agur ekitaldi hunkigarria ospatu zen asteburu honetan.

On Fernando Pradok, Donostiako gotzaina, Eukaristia gidatu zuen, eta eskerrak eman zizkien erlijiosoei, euren apaltasun, hurbiltasun eta pastoral lanaren lekukotasuna azpimarratuz.

Ospakizunean zehar, kristau-elkarteak omenaldi beroa eskaini zien ahizpei, euren lana, maitasunez egin izanagatik. Erlijiosoek ere, hunkituta, esker ona adierazi zuten jasotako maitasunagatik, eta partekatutako hainbeste urterengatik.
Espiritu Santuaren Frantziskotarrei, etorkizuna berriari begira, euren zereginarekin jarraitzen duten lekuetan, bake eta anaitasun zeinu izan daitezela opa die Donostiako Elizbarrutiak.
Arantxa Arcayri elkarrizketa (Espiritu Santuaren Frantziskotarra) / El Espejo de Gipuzkoa (2024/02/02)
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira