Blog

Elizbarrutiko Misioen Eguna

Elizbarrutiko Misioen Eguna

Gure misinoen aldeko kanpainari dagokionez, Elizbarrutiko Misioetako ordezkariak, Koldo Muro, Elizbarrutiko elkarte osoari zera jakinarazi nahi dio:

Gaur, martxoak 17, igandea, elizbarrutiko misioen eguna ospatuko dugu gure Elizbarrutian. “Bide berriak – Nuevos Caminos” lelopean, 1948an, hau da, duela 75 urte, Ekuadorrera abiatu ziren lehen misiolariek hasitako misiolarilanari jarraipena ematen saiatzen ari gara.

Horrela, gu, Eliza garen aldetik, behar gehien duten pertsonak dauden lekuetan egon nahi dugu, behetik gorako begirada batez; justiziaren eta bakearen alde, giza eskubideen defentsaren alde, eta sorkuntza zaintzearen alde lan egiteak adierazi nahi duen begirada errukiorraz.

Gure gotzainek azpimarratzen duten bezala, Elizak deiadarra entzun eta pertsona txiro eta baztertuenen alde egiten duenean, Jaungoikoak munduari dion maitasuna adierazten du. Horregatik, uste dugu, gaur egun, garrantzitsua dela hain beharrezkoak diren misiolari horien aldeko apustua egiten jarraitzea: Zentzu honetan, zuen aukeren arabera, gurekin elkarlanean jarraitzeko eskatzen dizuegu”.