Liburuaren Eguna (Idatz)
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatzen dugu. Data honetan, 1616. Urtean, hiru idazle handi zendu ziren: William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Inca Garcilaso de la Vega.
UNESCOk (hezkuntza, zientzia, kultura eta komunikazioan nazioarteko lankidetzaren bidez bakea eraikitzeko lan egiten duen NBEko erakundeak, garapen jasangarria eta munduko ondarearen babesa bultzatzen ditu) 1995ean ezarri zuen egun hori, irakurzaletasuna, argitaletxeen industria, eta jabetza intelektualaren babesa sustatzeko.
Gaur, bere ohiko kokapenaz gain –Artzain Onaren plaza 15, behea–, Idatz, Donostiako Elizbarrutiaren liburu-denda eta argitaletxea, beste liburu-denda batzuekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Donostia) egoitzako arkupeetan ospatuko den Liburu Azokan parte hartuko du.
Idatz, Donostiako Elizbarrutiko liburu-denda eta argitaletxearen lana, zerbitzu iraunkorra ematea da, hau da, Elizbarrutitik egindako liburuak argitaratuz eta liburu-dendan literatur proposamen handia eskainiz.
Rosa Tapia Sagarna Idatz dendako arduradun eta Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko lehendakariordeak adierazi duenez, “elkarteko liburu-saltzaile guztiek – 12 postu, eta 10 liburu-denda– ilusio handiz prestatu dugu egun hau, eta gipuzkoar guztiak gonbidatzen ditugu beren liburu-dendekin ospatzera”.
Idatzek zurekin ospatu nahi du Liburuaren Nazioarteko Eguna, bai Gipuzkoa plazako postuan, bai gure liburu-dendan; %10eko deskontuekin, sariekin eta hamaika jarduerarekin.
Pedro Uranga apaizak Idatz Elizbarrutiko liburu-dendan aurki ditzakezun bi liburu proposatzen dizkizu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira