Blog

“Arantzazu” dokumentala

“Arantzazu” dokumentala

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andre Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijiosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere bada. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe, eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.

ARANTZAZU dokumentalaren aurkezpena (Donostia)
Eguna: Apirilak 9 (asteartea).
Non: Antzoki Zaharra
Ordua: 19:00etan
Hizkuntza: euskara (azpitituluak gaztelania)
Iraupena: 70 minutu

Emanaldiaren ondoren, solasaldia. Parte hartzaileak: Pello Sarasua (dokumentalaren zuzendaria), Naiara Goia (Arantzazulab-eko zuzendaria) eta Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarra.

Emanaldiko gonbidapenak eskuragarri dituzu Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan.