Blog

Erramu Igandea

Erramu Igandea

Erramu Igandearen etorrerarekin, Gipuzkoako kristau elkarteak Aste Santuari hasiera eman dio. Artzain Onaren katedralean, Fernando Prado gotzainak, homilian, San Markosen Pasioaren kontaketan jarri du arreta, eta bildutakoak, pertsona gurutziltzatuaren nortasuna ikustera gonbidatuz. “San Markosek kontatzen dituen gertaera guztiak bat datoz zenturioi erromatarrak gurutzearen aurrean «Jainkoaren Semea» dela aitortu eta baieztatzen duenean”, nabarmendu du zenturioi erromatarrak gurutzearen aurrean egindako aitorpenari erreferentzia eginez. Gotzainak zera azpimarratu du, Jesusen gurutzeak sufrimendua adierazteaz gain, gure bizitzaz eta kontraesanen inguruan hausnartzeko gonbita luzatu du, bide batez, Jesusek bere sakrifizioarekin, guztia bere gain hartu eta irtenbidea eman ziola gogoraraziz.

“Aste Santuan sartu gara, salbatzen gaituzten gertakari horiek oraindik ere guztiontzat gaur egungoak direla jakinik. Ez gara ikusle hutsak, protagonistak gara. Salbatzen gaituzten hitzak eta ekintzak gogoratzeaz gain, Elizaren liturgiari esker eguneratzen dira. Aste Santuan ospatzen ditugun gertaeretan denok egiten dugu bat”. Hitz hauekin, Fernandok, fededunei, Aste Santuko une bakoitza biziki bizitzeko eskatu die, Jesusen hitz eta keinu bakoitzari maitasunez eta jakinminez begiratuz.

Kontenplaziorako eta fedearen misteriora hurbiltzeko gonbita eginez amaitu da homilia, Jesusen berpizteak bizitza berri eta betierekorako bidea denontzat zabaltzen duela gogoraraziz. “«Benetan Jainkoaren Semea zara. Zu, nire Jainkoa zara». Eta aitorpen horrek, Berpizkundeko Pazkoko misterioa bizitzera, eta, egunsenti berri batera eraman gaitzala denok”, esanaz amaitu du gotzainak.

PDF -an deskargatu ere homilia