Blog

Donostiako Elizbarrutiko Hiriko Udalekuak

Donostiako Elizbarrutiko Hiriko Udalekuak

Uda, giza harremanak partekatzeko garaia da. Eskolako ikasturte gogorraren ondoren, hemen da uda: atseden hartzeko, kirola egiteko eta familiaz eta lagunez gozatzeko garaia”.

Donostiako Elizbarrutiak, ekainaren 24tik uztailaren 5era ospatuko diren “Naizena partekatzen dut” Hiriko Udalekuak antolatu ditu. Udaleku hauek Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduak daude.

Izena emateko epea martxoaren 18tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik. Jarduerak, Donostiako Antigua auzoan dagoen Elizbarrutiko seminarioan ospatuko dira. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 16:00etara (bazkaria barne).

Hiriko Udalekuen prezioa, 60 eurokoa da, eta ES29 2095 5001 0410 6424 5482 kontu-korrontean sartu behar du parte hartu nahi duenak bere izen-abizenak adieraziz.

Eskuragarri duzun link-aren bidez ere eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi izenez gero, idatzi pastoralinmigrantes@elizagipuzkoa.org emailera, edota deitu 635 733 984 telefono zenbakira.