Inaziotar gogo-jardunak laikoentzat
Uztailaren 10etik 14ra, Loiolako (Azpeitia) Jesuiten Arrupe Etxean, pertsona laikoentzat, Inaziotar Gogo-jardunak ospatu zituen gure Elizbarrutiak.
Gogo-jardunak, Mikel Aranguren jaunak, Elizbarrutiko Bikario Nagusiak eman zituen; Jaungoikoarekin eta norberarekin bat egiteko esperientzia honetan, parte hartzaileak gidatu eta lagundu zituen.
Egun horietan zehar, Elizbarrutiko hainbat lekutatik etorritako 32 partehartzaileek, hausnarketa pertsonala, otoitza eta isiltasuna egiteko aukera izan zuten.
Giro horrek, euren bizitza espiritualean sakontzea eta Eskritura Santuaren argitan begiratzea ahalbidetu zien, hori guztia, “Jainkoaren borondatea beren bizitzaren antolamenduan bilatu eta aurkitzeko nahiarekin” (EE 1). Sortu zen otoitz eta baitaratze giroak, hurbiltasunak eta errespetuak, sortu zuen hori guztia.
Azken egunean, eguneroko bizitzara itzuli aurretik, esperientzia zein aberasgarria izan zen azpimarratu zen; Jainkoarekin bat egiteak, bihotzean utzitako poz eta alaitasunezko arrastoa nabarmendu zuten parte hartzaileek.