23 maiatza, 2025
                                
                                 | 
                            
                            
                                Gaurkotasuna, Laikoak                             
                        
                        Laikoentzako Gogo jardunak
Elizbarrutiko gotzain ordezkaritzak, Gogo jardunak antolatu ditu uztailaren 10etik (19:30etan), 14ra arte (goiza) Loiolako Arrupe etxean (Azpeitia).
Inazio Deunaren metodologia erabiliz, isiltasunean otoitz egiteko aukera izango da.
Gipuzkoako Bikario Nagusia den on Mikel Aranguren Zubialkik gidatuko ditu Gogo-jardunaldiak.
Prezioa: 250€
Informazio gehiago behar izanez gero, edota izen emateko, idatzi edota deitu, ekainak 23 baino lehen, ondoko helbide eta telefonora (plaza mugatuak):
- mjosemoreno@elizagipuzkoa.org
- 629 94 51 74 (10:00etatik, 13:00etara)
Animatu eta parte hartu!
 
                                        