Blog

“Ekumenismoa historia amankomun batean”, Ramon Valdivia monsinorearen hitzaldia

“Ekumenismoa historia amankomun batean”, Ramon Valdivia monsinorearen hitzaldia

Sevillako gotzain laguntzaileak, Cadiz eta Ceutako Administratzaile Apostolikoak, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Konfesioen arteko Harremanetarako eta Erlijioen arteko Elkarrizketarako Gotzain Azpibatzordeko presidenteak batasunaren bilaketari buruzko hausnarketa sakona eskaini zuen; erlijio antropologikoaren eta “bat izatearen” kristau aginduarenartean bereiziz.

Kristinauen Batasunerako Otoitz Astearen barruan, Donostiako Elizbarrutian, Ramon Valdivia monsinorearen hitzaldia ospatu zen. Fernando Prado gotzainak aurkeztutako ekitaldian, beste sinesmenetako ordezkariak parte hartu zuten, hala nola, Marian Manescuk, elkarte ortodoxoko apaiza, eta Amalia Navarrok, elizbarrutiko ekumenismoko ordezkaria.

«Ekumenismoa historia amankomun batean» izenburupean, Valdivia monsinoreak batasun osorako bidearen erronkak eta itxaropenak zerrendatu zituen, eta gogorarazi zigun, zeregin hori ez dela aukera bat, Kristoren otoitzetik bertatik sortutako agindua baizik: «Munduak sinistu dezan, izan zaitezte bat».

“X”aren bilaketatik, “Ni naiz”ra

Valdivia monsinoreak, erlijioen arteko elkarrizketaren, eta elkarrizketa ekumenikoaren arteko bereizketa teologiko eta antropologikoan sakonduz eman zion hasiera bere hitzaldia. Giza historian zeharreko ibilbide baten bidez —Homo habilis-etik Homo sapiens-era—, hizlariak, zera azaldu zuen, gizakiak beti begiratu izan duela zerurantz, haraindikotasunari erantzun bat bilatuz; “X” gisa izendatu zuen ezezagutza.

Historiako erlijio desberdinak “geziak” dira, edo zalantza horri erantzuteko giza saiakerak. Hala ere, kristautasunak erro-errotiko inflexio-puntu bat ezartzen du: jada, ez da gizakia bila dabilena, Jainkoa baizik, historian esku hartzen duena eta agerian geratzen dena. «Nazareteko Jesusek dio: ‘Ni naiz’. Bila zabiltzaten erantzuna».

Ekumenismoa, azaldu zuen gotzainak, agerkunde hau jaso dutenen, eta bataioaren eskutik Kristorekin bat egin dutenen artean bakarrik gauzatzen da. Zorigaitza, Jesusen jatorrizko esperientzia hau, arrazoi teologikoengatik, baina baita politikoak eta gizatiarrengatik ere, istorioan apurtzen denean sortzen da.

 

Batasuna behar gisa, ez estrategia gisa

Hitzaldiaren unerik argienetariko bat “aulki hutsaren” metafora izan zen. Valdivia monsinoreak, bere aitona-amonen urteurrenari buruzko pasadizo pertsonal bat jakinarazi zuen; berarentzat plater bat jarri zuten mahaian, nahiz eta bera kanpoan egon. «Guk horrela begiratu behar diogu geure buruari: norbait faltako balitzaigu bezala da», adierazi zuen.

Hizlariak azpimarratu zuen, Eliza Katolikoa ezin dela beregaintasunaz ezagutzera eman, Kristoren gorputzaren osotasuna adierazteko banandutako anaiak “behar ditugula” aitortuz. Vatikanoko II. Kontzilioaren mugarria, eta Jerusalemen, Paulo VI.a Aita Santuaren, eta Atenagoras Patriarkaren arteko besarkada historikoa ekarri zituen gogora. Keinu horrek mendeetako izotzaldia eta mesfidantza hautsi zituen, eta Elizari «bi birikekin arnasa hartzeko» aukera eman zion; Ekialdearekin eta Mendebaldearekin.

Karitatearen eta eguneroko bizitzaren ekumenismoa

Elkarrizketa teologiko handietatik haratago, Valdivia monsinoreak, ekumenismo praktiko eta benetako bat bizitzera animatu zituen bildutakoak. Egungo elkarlanaren adibideak nabarmendu zituen, hala nola eliza katolikoak horrelakorik ez duten komunitate ortodoxoei uztea –Cadizko elizbarrutian Moskuko Patriarkatuarekin gertatzen den bezala, edo hemen, Gipuzkoan– edota, gorroto delituen aurrean, erlijio askatasunaren defentsa bateratua egitea.

Mons. Valdivia saludó al párroco de Santiago Apóstol, D.Pablo García Azpillaga, que a sus 99 años sigue en activo

«Interes amankomunak ditugu: gizakiaren zer ikuspegi eskaini behar dute gure anaiek?», galdetu zion bere buruari, beste erlijio batzuen aberastasun liturgiko eta espirituala balioestera gonbidatuz. Era berean, gizartearen aurrean testigantza amankomun indartsu gisa, karitatean lankidetzan aritzearen, eta etorkinei harrera egitearen garrantzia azpimarratu zuen.

Erronka bat Elizarentzat Gipuzkoan

Ekitaldiari amaiera emateko, aurreiritziak eta distantziak gaindituz, Gipuzkoako kristau sinesbideen tokian tokiko errealitatea ezagutzeko gonbidapena egin zen. Fernando Prado gotzain-jaunak topaketari amaiera eman zion, Valdivia monsinorearen “zientzia eta hurbiltasuna” eskertuz., eta San Juan Paulo II.a aipatuz. Hau da, elkartasuna, ibilian egiten den «bide espirituala» dela gogoratuz.

Donostiako gotzainak, batasunaren sugarra bizirik mantentzeko, bertako elkarte ortodoxoarekiko dagoen anaitasuna gogora ekarri zuen, Marian apaizean pertsonifikatuz, eta sakabanatuagoak dauden elkarte ebanjelikoetara gehiago hurbiltzeko erronka aitortuz.

Jaunari leialtasuna eskatuz, axolagabekeria eta mesfidantza gaindituz, eta batzen gaituena aitortzeko eta baloratzeko, ekumenismo espiritualaren aitzindaria den Paul Couturier abadearen otoitzarekin amaitu zen hitzaldia.

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira