Blog

El Espejo de Gipuzkoa: osasuna zaindu, fedea zaindu, nortasuna zaindu

El Espejo de Gipuzkoa: osasuna zaindu, fedea zaindu, nortasuna zaindu

Astero, Donostiako Elizbarrutiak, El Espejo de Gipuzkoa irratsaioa eskaintzen du COPE Gipuzkoan, gure lurraldeko Elizaren bizitzari, elkarteei, lekukotasunei, pastoral ekimenei, gizarte errealitateei, kultur lanei… eskainitako saioa, alegia.

Irratsaioa, ostiralero, 13:30ean entzun daiteke COPE Gipuzkoan. Horrez gain, saio motza, Iglesia Noticia saioan, igandero zabaltzen da, 09:45ean.

Joan den astean, irratsaioak, hitz sinple baina arrunt ebanjeliko bat landu zuen: zaintza. Saioko elkarrizketan, gaixotasuna, hauskortasuna, nekea, mendekotasuna, bakardadea, edo bizitza amaierako egoeren zaintza jorratu zen Osasun Pastoraltzaren ikuspegitik. Ez zen zaintza zeregin gisa bakarrik aurkeztu, Ebanjelioa ikusgarri egiteko modu zehatz gisa baizik.

Saioko gonbidatua, Alvaro Mosquera Lajas izan zen, Aspaldiko Fundazioko zerbitzu psikosozialaren eta garapen komunitarioaren arduraduna. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, baita psikopedagogoa, eta gizarte hezitzailea. Bioetika Klinikoko masterra du. Gerontologian, akonpainamendu psikosozialean, zaintzaren etikan, eta profesionalen prestakuntzan ibilbide luzea duen Mosquerak, duela gutxi, Donostiako Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzaren urteroko topaketan parte hartu zuen, “Gizateriaren ostatuak: zaintzea Ebanjelioa bihurtzen denean. Zauritik kontsolamendu partekatura” hitzaldiaren eskutik.

Elkarrizketan zehar, gure kristau-elkarteak benetako gizateriaren ostatuak izateko asmoan sakondu zen: hau da, errukiak, zaindu egiten du, itxaropenak eutsi, eta alaitasunak duintasuna ematen dio hauskortasunari. Beste gai batzuk ere jorratu ziren, hala nola, artatzearen eta zaintzearen arteko aldea; gaixoaren edo mendekotasuna duen pertsonaren balioa; familia zaintzaileen zeregina; eta parrokietan, komunitateetan eta pastoral zerbitzuetan “samurtasuna antolatzeko” premia edo beharra.

Ostiral honetako, maiatzak 15, irratsaioan, El Espejo de Gipuzkoa, Donostiako Alde Zaharrari keinuka aritu zaio. Ez ikuspegi turistikotik, baizik eta bertan bizi izan zirenen memoria gogorarazteko. Saioak, omenaldia egin nahi izan die familiei, arrantzaleei, merkatuko emakumeei, portuko haurrei, parrokiei, jai herrikoiei, eta baita komunitateei ere, hau da, Alde Zaharra benetako ‘etxea’ izan zedin ahalegindu zirenei.

Auzoko emakume baten testigantzaren eskutik, Alde Zaharreko bizilagunen alaba eta biloba, saioak, Koxkeroen, Joxemaritarren, San Bizente eta Santa Mariaren inguruko elizen bizitzaren, portuaren, Urgull mendiaren, familian bizi izandako euskararen, pobrezia partekatuaren, herri-erlijiotasunaren berri eman du. Baita parrokien garrantzia ere kidetzarako, laguntzarako eta, une batzuetan, kultura-babeserako gune gisa.

Alde Zaharrak azken hamarkadetan bizi izan dituen aldaketei buruzko hausnarketa ere egin du irratsaioak: bizilagunen galera, presio turistikoa, gentrifikazioa, eta arimadun lekuak, dekoratu soil bihurtzeko duten arriskua. Horren aurrean, memoria, auzoetako benetako bizitza eskertu, zaindu eta defendatzeko gonbidapen gisa aurkezten da.

Ivan Benkok gidatzen astero El Espejo de Gipuzkoa. Entzuteko, gogoratzeko, eskertzeko eta espiritualtasunera hurbiltzeko irratsaioa, alegia. Guztia, begirada fededun, gizatiar eta komunitario batetik.

El Espejo de Gipuzkoa: ostiralero, 13:30ean.
Iglesia Noticia: igandero, 09:45ean
Bi saioak COPE Gipuzkoan entzun ditzakezu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: