Blog

‘El Espejo de Gipuzkoa’ (COPE): harrera, etxebizitza eta misioari buruzko gogoetak

‘El Espejo de Gipuzkoa’ (COPE): harrera, etxebizitza eta misioari buruzko gogoetak

Urrian zehar, COPEren ‘El Espejo de Gipuzkoa’ saioak, gure gizartearentzat eta fedearentzat garrantzi handia duten gaiei buruzko ikuspegi hurbil eta sakona eskaini die entzuleei. Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldiatik hasi, Caritasek etxebizitzarako eskubideari buruz egindako kanpainatik barrena, eta Domund 2024ko prestaketaraino, irratsaioak, bere esperientziak eta gogoetak partekatu dituzten gonbidatu azpimarragarriak izan ditu.

Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia, 2024

Urriak 4ean, ostirala, Azkoitian, Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia ospatu zen “Jainkoa bere herriarekin dabil” lelopean.

Topaketak, kultura ezberdinetako pertsonak bildu zituen, Elizaren espiritu abegikorra islatuz. Egun hain berezi honi buruz hitz egiteko, Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzarako batzordeko Silvye Diedhiouk, bere testigantza partekatu zuen saioan zehar.

Migratzaileen Pastoraltzaren lana azaldu zuen Diedhiouk. Pastoraltzak pertsona migratuei laguntzen aritzen dela esateaz gain, bere fede eta bizitzaren berri ere eman zuen. Azkoitian ospaturiko ekitaldia, integrazioa eta elkartasunerako unea izan zen, Eliza, ahulenen ondoan ibiltzera deitua dagoela erakutsiz.

Etxebizitzarako eskubidea (Caritas Gipuzkoa)

Urriak 11n, ostirala, Jose Emilio Lafuente, Caritas Gipuzkoako idazkari nagusia, eta June García Merino, Bidelagun proiektuko gizarte hezitzailea, izan ziren saioaren protagonistak.

Caritasek, ikastaro hau, gure gizartearen arazo larrienetakoa den gaian bere indarrak jartzea erabaki du: etxebizitzarako eskubidea. Lafuentek eta García Merinok azaldu zuten Caritasek gizartea sentsibilizatu nahi duela, eta bizitegi-bazterketaren eta etxe-gabetasunaren egoeraren inguruan jardun nahi duela.

Gipuzkoan etxe egonkor bat aurkitzeko borrokan ari den Omar gaztearen istorioaren bidez, gure erkidegoan gazte askok bizi duten errealitatea erakutsi zuyen. Ikasturte honetan zehar, Caritasek hainbat kanpaina jarriko ditu martxan egoera hori ikusarazteko eta arintzen saiatzeko.

Antxon Serranori elkarrizketa (Domund 2024)

Datorren ostiralean, urriak 18, Antxon Serrano, Ordiziako misiolari xabiertarra elkarrizketatuko dute ‘El Espejo de Gipuzkoa’ saioan, igandean, urriak 20, ospatuko den Domund 2024a dela eta.

Antxon Serranok 25 urte baino gehiago eman ditu misioan, batez ere Afrikan, non Txadeko nekazal zein pertsona baztertuekin lan egin duen.

Bere konpromisoagatik eta misioari emanagatik ezaguna, Serranok bere ibilbidea, eta Domund-earen garrantzia partekatuko ditu; munduko leku behartsuenetan lan egiten duten misiolarien ebanjelizatze lana babestera gonbidatzen gaituen jardunaldia. Bere testigantza Elizaren misiolari konpromisoaren oroigarri izango da, eta fededun guztiei misiolariei laguntzeko gonbita egingo zaie.