Urteak dira Donostiako Elizbarrutiak Juan Maria Vianney fundazioaren bitartez bere adineko apaizak zaintzen dituela bizitzeko etxe bat eskainiz. Bertan, laguntza, arreta eta bokazioa partekatzen dute.

Gaur egun, 41 pertsona bizi dira Etxean, gehienak 85 urtetik gorakoak. Askok mendekotasun handia izanik, arreta berezia, hurbila eta iraunkorra behar dute.

Ez da egoitza bat bakarrik, bizitzaz eta anaitasunez betetako Etxe bat baizik. Bertan, gure kristau bizitzan lagundu digutenek oraindik behar duten zaintza eta maitasuna topatzen dute.

Kristau-elkarte bezala, gure erantzukidetasunaren unea da. Gu, beti, zaindu gaituztenak zaintzeko garaia da.

“Gogora dezagun gizatasunean hain aberats diren Jainkoaren gizon horien arrastoa. Gizarte-zerbitzurik ez zegoenean, apaizak dena ziren bere herrikideentzat Gipuzkoako gure lurraldean. Denetarik egiten zuten laguntzeko. Apaizak psikologo, aparteko orduetako hezitzaile, begirale eta talentuen sustatzaile lanak egiten zituen.”

(Gure apaizak, 4. orria. On Fernando Prado, Donostiako gotzaina)

Kontaktua

Zuzendaria: Hilario Sein Narvarte
E-mail: hsein@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 223 869
Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia