Gazteen fedean eta giza heldutasunean prestatzeko ibilbideak erein eta sustatzea

Gazte-Bokazio Pastoraltzak, gaztediari, bere heziketa bidean zaintzen eta laguntzen dio. Gazte-Bokazio Pastoraltzak, bere heziketa bidean, 15 eta 35 urte bitarteko gazteak zaintzen eta laguntzen ditu. Arian-arian, gazteak, kristau bizitzan sartzea, eta beraien bokazioa aurkitu eta erantzun ahal izatea da sail honen helburua.

Bokazio ikastaroak:

  • “Ireki begiak” ikastaroa funtsezko ibilbidea da bereizkuntzaren inguruan. Arian-arian, bizitza espiritualaren hainbat oinarri eta tresnetara jarri, eta, pixkanaka, Jesus ezagutuz, pertsonak, beren burua ezagutu, eta Jainkoaren borondatea bezalako gai garrantzitsu bat aurkitzen hasi daitezen.
  • “Nork ukitu dit mantua?” afektibitate-ikastaroak ibilbide bat du norberaren afektibitatea lantzeko, maitatu ahal izateko, nork bere bokazioaren baitan.

Gazteei laguntzeko zerbitzua: gazteei laguntza espirituala emateko zerbitzu pertsonalizatua.

Katekesia (hileko lehenengo ostiraletan): zuzeneko musikarekin tartekatutako katekesia. Hileko lehen ostiraletan, 20:30etan, Donostiako Artzain Onaren Katedralean (otsailak 9, martxoak 1, apirilak 12, maiatzak 3 eta ekainak 7).

Abendualdia eta Pazkoko erretiroak: Gipuzkoako gazteen bizikidetza eta erretiroa Abendualdia eta Pazkoa prestatzeko.

Gazte Pazkoa: gure Jesukristo Jaunaren Pazkoa beste gazte batzuekin ospatzeko elkarbizitza. Asteazken Santutik, Piztuera igandera arte.

Ariketa espiritualak: gazteei zuzenduak, Iruñeko elizbarrutiko Bokazio Pastoraltzako ordezkaritzarekin elkarlanean.

Udako jarduerak:

  • Gazteentzako erromesaldia.
  • Neska mutilentzat kanpamentuak.
  • Esperientzia misiolariak.
  • Zerbitzuko eta boluntariotzako esperientziak.
  • Auzolandegia.

Bereizkuntzako ikastaro zehatzak:

  • Ezkongaientzat.
  • Apaizentzat.
  • Erlijio-bizitzarako.

Kontaktua

Arduraduna: Juan Pablo Aroztegi
E-mail: gazteak@elizagipuzkoa.org

Baliabideak / Esteka interesgarriak

Albisteak