
Vocatio
Bokazioen aldeko otoitza
Fernando gure gotzainarekin
Elizbarruti osoari egiten zaion deia
Vocatio ez da ekintza puntual bat, ezta kanpaina soil bat ere. Elizbarruti osoari egiten zaion deia da, apaizgintzarako, bizitza sagaraturako eta laiko-bizitzarako bokazioak sor daitezkeen giroa sortzeko. Bokazio horiek guztiak bataioaren garapen dira, eta Jainkoaren dohainak, eskatu eta eskertu beharrekoak.
Elkarteak bokazioez arduratzen ez badira, ez da izango gure elkarteetaz arduratuko den bokaziorik.
— Fernando Prado, Donostiako gotzaina
Elkarrekikotasun hori dago proiektuaren muinean: bokazioen alde otoitz egiten duen, bokazioak zaintzen eta laguntzen dituen Elizak bidea prestatzen du, Ebanjelioaren eta kristau-elkarteen zerbitzura beren bizitza eskaintzeko prest dauden gizon-emakumeak sor daitezen.
Topaketak
Ikasturtean zehar, lau ostiraletan, Artzain Onaren katedralean elkartuko gara otoitz egiteko, Fernando gotzaina buru dela. Ospakizun solemneak dira, baina baita gazte-girokoak, itxaropentsuak eta guztiei irekiak ere: Jaunari bokazioak eskatzeko eta geure bokazioa haren eskuetan jartzeko.
Zuek, gazteok, bereziki, goizaldeko zaintzaileak zarete, ez gauarenak.
— San Joan Paulo II.a
Egutegia
- 25iraLehen topaketa
- 27azaBigarren topaketa
- 29urtHirugarren topaketa
- 30apiLaugarren topaketa
Goizaldeko zaintzaileak
Artzain Onaren katedralean zain izango zaitugu. Zatoz eta ekarri zure lagunak.