
Gazteen Mundu Jardunaldia
GMJ Seul 2027
Espainiako Gotzainen Batzarraren planarekin
Jardunaldia
Gazteen Mundu Jardunaldia mundu osoko gazteak Aita Santuarekin elkartzen dituen topaketa berezia da, fedea elkarrekin ospatzeko. 2027an, Leon XIV.a Aita Santuak Seulen, Hego Korean, elkartzera gonbidatzen gaitu.
Donostiako Elizbarrutiak ez du bere erromesaldirik antolatuko, baina Espainiako Gotzainen Batzarrak antolatutako bidaian parte hartzen lagunduko dizugu, Espainia osoko beste gazte batzuekin batera.
Aita Santuaren gonbidapena
Leon XIV.a Aita Santuak Seuleko GMJra gonbidatzen ditu gazteak.
Bidaia
- 27–29uztIrteera Korearantz
- DeDEgunak Elizbarrutietan
- 3–8abuGMJ Seulen Aita Santuarekin
- 8–10abuEtxera itzulera
Datak eta zenbatekoak gutxi gorabeherakoak dira, eta berresteke daude.
Oraindik joan naiteke?
Aurrez izena emateko epea amaitu da, eta orain gure elizbarrutian izena eman duten gazteak itxaron-zerrenda batean sartuko dira. Baliteke aurrerago plaza gehiago ateratzea, baina ezin dugu ziurtatu.
Joateko gogoa baduzu, idatzi iezaguzu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez, eta zer aukera dauden azalduko dizugu.
Seulera joan nahi zenuke?
Idatzi iezaguzu eta zer aukera dauden kontatuko dizugu.