Behar gaituztenen zerbitzura
Osasunaren Pastoraltza Eliza bizitzearen ondorio bezala ulertzen da, hau da, elkartearen bizitzaren adierazpide bezala, aldi berean pertsona guztiek osatzen dutena bere bizi-egoera ezberdinetan.
Esperientzia honetatik abiatuta, elkartearen berezko bizitza bultzatzea eta hainbat arrazoirengatik sufritzen ari direnen zerbitzura egotea da Osasun Pastoraltzaren helburua.
Lan egiten duen funtsezko helburuen oinarriak:
- Sendatzeko, kristau esperientziaren dimentsioa berreskuratzea; fede esperientzia bat, osasun kultura osoa eta integratzailea ezarriz.
- Edozein eritasun duten pertsonei gaixotasuna eta heriotza modu osasungarrian bizitzen laguntzea.
- Gure erkidegoan, gaixotasuna, ezgaitasuna… duten pertsonek, pastoral zerbitzuetara, beste edozein kideren irisgarritasun bera izatea.
Kontaktua
Arduraduna: José María Landa
E-mail: osasun@elizagipuzkoa.org
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia