Blog

Elizbarrutiko topaketa: “Kristau elkarteak eraberrituz”

Elizbarrutiko topaketa: “Kristau elkarteak eraberrituz”

Otsailak 24an, jarrera gogotsu eta jakinminez, jendez lepo bete zen Donostiako Gotzaindegiak, “Kristau elkarteak eraberrituz”, hiriburuko Aldapeta Mariaren aretoan, antolatu zuen topaketa.

Egun berezia. Izan ere Donostiako Elizbarrutiak bultzatzen ari den egitasmo berria zabaltzeko asmoz, jendetza bildu zen larunbata goizean zehar. Bertan izan ziren Ebanjelizatze sailak, hau da, parrokiak, kristau mugimendu eta erakundeak, elizbarrutiko zerbitzuak, eta baita bokazioak ere; laiko, erlijioso, apaiz eta diakonoak. Guztiok, elkarrekin, “Kristau elkarteak eraberrituz” egitasmoaren berri jakiteko.

Hirukote batek eskainitako musika pieza gozoen ostean, Unai Manterolak, Donostiako Elizbarrutiko Liturgiako arduradunak gidatuta, otoitzarekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari. Ondoren, Fernando Prado Ayuso, Donostiako Elizbarrutiko gotzaina, kristau-elkarteari zuzendu zitzaion. 

Gotzainaren jardunaldiaren inguruko hausnarketaren ostean, Elizbarrutiko topaketaren baitan, ekitaldiaren mamia zen “Kristau elkarteak eraberrituz” egitasmoa aurkezteko, Mikel Aranguren Zubialquik, Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusia, eta Luzia Alberro Goikoetxeak, Idazkari Orokorra eta kantzilerra, hartu zuten hitza. Biak, Gipuzkoako Elizbarrutiko kristau elkarteen berritzeaz mintzatu ziren.

Ondoren, aurkezten zen ibilaldia ez dela “gure ametsa” soilik jakinarazi zen; Elizbarruti bat baino gehiago, bide oso antzeko batean murgildurik daude. Eta egindako bidetik ikasteko, hurbileko esperientzia baten berri izan zuten bildutakoek. Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzarako Institutuko zuzendaria den, Estrella Moreno, aritu zen hizlari.

Morenok, Bilboko Elizbarrutiko pastoralaren eraberrikuntzaren berri eman eta, ostean, ‘Alkartezaina’ zer den azaldu zuen.

“Kristau elkarteak eraberrituz” hausnarketa, Gipuzkoako artzapez-barruti ezberdinetara joan eta hurbilduz, are azaldu eta sakonduko dela jakinarazteaz bat, amen-amari, Arantzazuko Amari, kantatuz, eman zitzaion amaiera jardunaldiari.

Ondorengo bideoan jardunaldiaren nondik norakoa topatuko duzu: