Blog

Kristobaldegiko mojei agur hunkigarria

Kristobaldegiko mojei agur hunkigarria

Atzo, igandea, Fernando gotzainak emaniko mezan, Gipuzkoako kristau elkarteak, agur esan zien Kristobaldegiko mojei, hau da, 158 urteko zerbitzuaren ondoren Frantziskotar Kontzepzionista Oinutsak ordenari. Komunitateak, hamasei mojarekin ekin zion bere bideari 1866 urtean, eta berehala sortu zuten neskentzako eskola. Lan horri 1966 urtera arte eutsi zioten, hainbat hamarkadatan zehar, zerbitzu eta otoitz lanean arituz.

Komentuko kaperan (bere izen ofiziala, Jesusen eta Mariaren Komentua da), 12:00etan, Gotzainak meza hunkigarria eman zuen. Bere homilian, ahizpei, biziki eskerrak eman zizkien, baita lurraldean uzten duten ondarea eta etorkizun itxaropentsua, beti Jaunarengan fidantza izanez.

Zuen egonaldiak, mende eta erdiz baino gehiagoz, gure hiria lekukotasunez, otoitzez eta bitartekaritzaz bete du, hasi zen On Fernando gotzaina esanez, eta aurreko moja askoren legatuari jarraituz, komentuan eskuzabaltasunez bizi izan diren ahizpen lana aitortuz. Gaur beste leku batzuetara zoazte, Lizarrara eta Peñarandara, hobeto bizitzera, nahiz eta hemen zuen arrastoa, zuen usain ona, zuen bizitzaren oroitzapena geratzen den; hain zuzen ere, bizitza espiritualaren garrantziaz eta gaur egun, guztiontzat, hain garrantzitsua den alderdi horretaz beti hitz egiten diguna. Zuen komunitateari agur esatean, batez ere ‘eskerrik asko!’ esaten dizuegu!”

Bizitza espiritualaren garrantzia eta ahizpek gizarte aztoratu baten erdian, bizirik mantendu duten neurri transzendentala azpimarratu zuen gotzainak. “Zure etxearen isiltasunean, zuen kantuetan, zuen otoitzetan, zeuen zeinuetan eta, batez ere, zuen presentzian… gizon eta emakume askok, hainbat urtetan zehar, Jainkoaren aztarna arakatu eta Jesusengana hurbildu ahal izan dute, haren jarraitzaile izateko”, adierazi du.

Kristobaldegiko komunitateak, bake, lasaitasun eta itxaropen gune bat aurkitu zuen monasterioan, eta bokaziozko prekarietate garaiak izan arren, beraien Misioaren etorkizunerako erabaki egokiak hartzerakoan, ahizpak kementsuak eta ausartak izan direla aitortu zuen Fernando gotzainak.

“Ikus dezagun etorkizuna Jainkoaren probidentziapean. Une bakoitzean, egoera bakoitzean, fedea, argitasuna, konfiantza… gidari izaten jarraitzen dute fededunontzako”, aipatu zuen agurraren oinazea onartuz, baina Kristoren argia gidari gisa nabarmenduz; izan ere, erronkak eta iluntasuna gorabehera, Jainkoarenganako itxaropena indartsuagoa da eta fededunen bizitza busti behar du. “Jainkoaren eskuetan gaude. Berak, gure bizitzak gidatzen ditu. Berak, agindu digun bezala, gurekin jarraitzen du bizitzaren bidean”.

Ahizpak, Gipuzkoako Eliza eta gizartearen alde otoitz egiten eta bitarteko izaten jarraitzera gonbidatuak izan ziren, eta bide batez, kristau-elkarteak eta Elizbarrutiak, euren alde, gauza bera egiteko konpromisoa hartzen zuen.

Mila esker. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, hainbesteko eskuzabaltasunagatik eta, gure artean, beti, bizi izango den testigantzagatik”, esker emanez amaitu du Gotzainak.

Descargatu homilia PDF -an