Haur Misiolariaren Eguna 2024: “Naizena partekatzen dut”
Haurren Katekesirako Ordezkaritzak Antolatuta, eta Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, datorren apirilaren 20an, larunbata, Haur Misiolariaren Jardunaldiaren baitan, “Naizena partekatzen dut” lelopean, jai-topaketa ospatuko da Zarautzen.
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako urteroko ekitaldi honek, alaitasun eta adiskidetasun eguna izatea du helburu; katekistei, apaizei eta familiei bertan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie.
Eguneko egitaraua:
– 10:30 – Ongietorria Iñurriza Bertsolariaren plazan.
– 11:00 – Zarauzko paraje bitxietatik barrena, jai-martxaren hasiera.
– Ondoren – Bazkaria eta tailerrak Santa Maria parrokian.
– 17:00 – Topaketaren amaiera otoitz baten eskutik.
Ohar garrantzitsua: parte-hartzaile bakoitzak bere otordua eta edaria eraman behar ditu.
Edozein galdera egin nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Haurren Katekesirako Ordezkaritzarekin: 943 285 500 telefonoa.
Informazio hori zuen ingurunearekin partekatzera animatzen zaituztegu.