Blog

Haur Misiolariaren Eguna 2024: “Naizena partekatzen dut”

Haur Misiolariaren Eguna 2024: “Naizena partekatzen dut”

Haurren Katekesirako Ordezkaritzak Antolatuta, eta Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, datorren apirilaren 20an, larunbata, Haur Misiolariaren Jardunaldiaren baitan, “Naizena partekatzen dut” lelopean, jai-topaketa ospatuko da Zarautzen.

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako urteroko ekitaldi honek, alaitasun eta adiskidetasun eguna izatea du helburu; katekistei, apaizei eta familiei bertan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie.

Eguneko egitaraua:

– 10:30 – Ongietorria Iñurriza Bertsolariaren plazan.

– 11:00 – Zarauzko paraje bitxietatik barrena, jai-martxaren hasiera.

– Ondoren – Bazkaria eta tailerrak Santa Maria parrokian.

– 17:00 – Topaketaren amaiera otoitz baten eskutik.

Ohar garrantzitsua: parte-hartzaile bakoitzak bere otordua eta edaria eraman behar ditu.

Edozein galdera egin nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Haurren Katekesirako Ordezkaritzarekin: 943 285 500 telefonoa.

Informazio hori zuen ingurunearekin partekatzera animatzen zaituztegu.