Blog

Caritas Euskadiko boluntarioen topaketa (Topaki 2024)

Caritas Euskadiko boluntarioen topaketa (Topaki 2024)

Hirurehun lagun bildu ziren hiru euskal elizbarrutietako (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa) boluntarioak batzen dituen Topaki topaketan, “Komunitate abegikorra izan eta egin” lelopean. Topaketa FICOBAko auditorioan (Irun) izan zen, martxoaren 9an, larunbatean.

On Fernando Prado gotzainak ongietorria eman zien bertaratutakoei eta Imanol Zubero soziologo eta EHUko irakaslearen hitzaldia entzuteko aukera egon zen. Migueli kantautoreak ere batzarra animatu zuen bere kantu eta gogoetekin.