Topaketa: Adimen Artifiziala, etika eta komunikabideak
Donostiako Elizbarrutiko Komunikazio Ordezkaritzak, Bilboko Elizbarrutiak antolatuta, “Adimen Artifiziala, etika eta komunikabideak” topaketan parte hartu zuen iragan otsailak 27an, asteartea.
Bileran, komunikabideak, unibertsitateak eta euskal elizbarrutietako komunikazio sailetako ordezkariek parte hartu zuten.
Jardunaldian landu ziran gai ugarien artean, elizbarrutiak garatzen ari diren adimen artifizialarekiko komunikazio etikorako dekalogo baten proiektua landu zan bereziki.
Jardunaldia, prestakuntza-hurbilketa bat ere izan zen. Bertan, Andoni Eguiluzek (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Informatikan doktorea) Adimen Inteligentziaren alderdi tekniko eta sozialei buruz hitz egin zuen, hau da, entrenamendua eta indarrari buruz. Bestalde, Ricardo Devisek (Bilboko CEO), fenomenoarekiko hurbilketa pragmatiko eta errealista egitea beharrezkoa dela azpimarratu zuen, baita ikaskuntza automatikoko tresnek eskaintzen dituzten onura eta arriskuak ere eman zituen jakitera.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira