30 urtarrila, 2025
|
Gaurkotasuna, Kleroaren Ordezkaritza, Obispo D. Fernando, Parrokiak
Parroko berriaren lehen urratsak San Bizenten
Joan den urtarrilaren 25ean, larunbata, San Bizente parrokiak jardunaldi berezia bizi izan zuen; on Antton Etxebeste Goikoetxeak, parroko berriak, kargu-hartze ekitaldia. Ospakizunak San Bizenteri eskainitako parrokia-jaiarekin bat egin zuen.
On Fernando Prado gotzaina buru izan zuen meza amaitzean, Kresalako haur danborradak, harrera hunkigarria egin zion parroko berriari; ekitaldian, parrokia osoaren ilusioa eta gertutasuna agerian geratu ziren.
Antton Etxebeste Goikoetxeak pastoral lan handia egin du azken urteotan gure elizbarrutiko hainbat parrokietan zehar. 2023ko irailetik 2024ko uztailera arte, besteak beste, Ordizian, Altzagan, Araman, Legorretan, Olaberrian eta Lazkaon aritu da administratzaile eta parroko lanetan.