Blog

Elkarrizketa: Juan Encío Avéllo (“Desde el dolor a ti grito”)

Elkarrizketa: Juan Encío Avéllo (“Desde el dolor a ti grito”)

Gaur, El Espejo de Gipuzkoa-n (COPE), askotan saihesten saiatzen garen baina ezinbestean gizatiarra den errealitate batera hurbiltzeko aukera dugu: mina.

Baina ez dugu minaz hitz egingo teoriatik, bizipen zintzotik baizik, eta, batez ere, itxaropenetik.

Gurekin dugu Juan Encío Avéllo, 26 urteko gazte donostiarra, eta Gizarte Lanean graduatua; bere bizitza mugen-gainditze, eta fede sakon-sakoneko testigantza da.

Juanek garuneko paralisia du. Paralisi horrek, frenatu beharrean, bere sentsibilitatea findu duela dirudi, benetan funtsezkoa dena ikusteko: hauskortasuna, aurrean dugunaren beharra, eta komunitatearen balioa.

Gaur, Nueva Eva argitaletxeak argitaratu, eta Idatz, elizbarrutiko liburudendak gomendatutako bere lehen liburua aurkezten digu: “Desde el dolor a ti grito”.

Orrialde hauetan, Juanek, “aulki hutsen” eta filmetan agertzen ez diren zaurien isiltasuna hausten du; otoitz otzana ez den Jainkoarekin elkarrizketa bat, hau da, konfiantzazko oihua.

Sufritzen ari denari laguntzeko eta, gaurik ilunenean ere, bakarrik ez gaudela gogorarazteko idatzitako liburua.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira