Blog

Erlijioa geletan

Erlijioa geletan

2023/2024 ikasturtea amaitzen ari da, eta, horrekin batera, baita Gipuzkoako sare publikoko ikastetxeetan ‘Erlijioa’ ikasgaia ematen duten irakasleen azken prestakuntza-jardunaldira ere.

Ekainaren 13an, irakasle talde honek On Fernando Prado gotzainaren bisita jaso zuen. Irakasleek zein Gotzainak, irakaskuntzan burutzen duten lanaren egunerokotasunaz eta erronkez jarduteko aukera izan zuten.

Elkarrizketaren ondoren, On Fernando buru zelarik, amaitzear dagoen ikasturtearen fruituengatik eskerrak emateko eukaristia bat ospatu zuten, eta ostean, datorren ikasturtera arte elkar agurtu zuten.