Gabon hauetan, Caritas Gipuzkoarekin zoriondu
Aurten, Caritas Gipuzkoak Gabonak zoriontzeko txartel solidarioak eskaintzen dizkizu. 10 aleko sortetan (txartela + gutun-azala) daude salgai, 15 eurotan.
Txartel hauen salmentarekin bildutakoa Caritasen ekintza soziala finantzatzera bideratuko da, gure hainbat programa eta zentrotan: parrokietako harrerak, Hotzaldi, Trintxer-Emeki, Bidelagun, Aterpe, Sorabilla, gaztelaniako eskolak, Miriam emakumeen programa, Zubia etxebizitza programa, eskola-laguntza, Lamorus lanbide tailerra, Altza-Baratzako baratzeak… Eta egunero ehun boluntario ingururen laguntzarekin gauzatzen diren beste hainbat ekintza.
Txartel hauen bidez, zuen etxeetara itxaropen, elkartasun eta konpromiso mezua helarazi nahi dugu, amesten dugun aldaketaren parte izatera gonbidatuz.
- Irakurri albiste osoa informazio guztiarekin hemen: Caritas Gipuzkoa