12 azaroa, 2024
|
Gaurkotasuna, Parrokiak
Argazki erakusketa
Bixen Vergara argazkilariaren ‘Agerian – Revelado’ erakusketak, ez du etenik. Donostiako seminarioan egonaldi bat egin ostean, azaroaren 18tik abenduaren 15era, Irungo Junkaleko Andre Maria parrokian egongo da ikusgai.
Azaroaren 16an, larunbata, erakusketaren inaugurazioa burutuko da elizan bertan (19:45etan).
Argazkiez gozatu nahi izanez gero, hona ‘Agerian – Revelado’ erakusketaren ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:30etatik-12:00etara, eta 16:30etatik-19:00etara.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira