Blog

“Jesús Gallego eta gazteak” erakusketa

“Jesús Gallego eta gazteak” erakusketa

Jesús Gallego hil zeneko 20. urteurrenean, “Jesús Gallego eta gazteak” erakusketa aurkeztuko du D´Museoak. Erakusketak 20 lan ditu, eta horietan gaztediaren zati baten bazterreko mundua islatzen du. Mundu hori ikusten zuen Jesús Gallegok Gipuzkoako Arte Elkartean eskolak ematetik ateratzen zenean. Bere artelanetan mundu hori islatu, eta ahal zuen neurrian lagundu zuen.

Jesús Gallego bere garaiko gizarte errealitatearen margolari naturalista, sentibera eta kronista izan zen: paisaiak, gazteak, mendekotasunak adieraziz eta espresionista abstraktu eta sinbolista (1945-2000) izanik. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen Ascensio Martiarena, Vicente Cobreros eta Ignacio Guardamino pintoreekin. Arte eta Lanbide Eskolako irakasle izan zen 5 urtez. Gipuzkoako Arte Elkartearen eraketan parte hartu zuen, eta pintura eta marrazketako irakasle izan zen 1960tik 2000ra.

Bere bizitza artistikoan hiru etapa aurki ditzakegu:

  • Hastapenak, Errealismo Sozialetik hurbil dauden errepertorioak (1945-60).
  • Tanteoak eta esperientziak. Errepertorio abstraktuak (1960-80).
  • Heldutasuna eta obra osoa. Bien laburpena eta errepertorio sinbolisten sintesia.

Sari ugari lortu zituen: Artista Berrien Lehiaketa (1949), Gipuzkoako Ateneoa (1949), Euskal Herriko Lehiaketa (1973). Hainbat erakusketa egin zituen Donostian, Bilbon, Zaragozan, Madrilen, Baionan, Bartzelonan, Wiesbadenen, Mexikon eta bere lana Espainiako, New Yorkeko, Italiako, Alemaniako, Frantziako eta Venezuelako museoetan.

ERAKUSKETA: JESÚS GALLEGO ETA GAZTEAK
LEKUA: D´MUSEOA. DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO MUSEOA (31 AGOSTO KALEA, 46)
DATA: 2024KO EKAINAREN 2RA ARTE
ORDUTEGIA: ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 10:30 – 19:00 / LARUNBATETAN: 10:30 – 18:00 / IGANDE ETA JAIEGUNETAN : 16:00 – 19:00
INFORMAZIO GEHIAGO: D´MUSEOA: 617 256 284 / info@dmuseoa.com