23 abendua, 2024
|
Gaurkotasuna, Kleroaren Ordezkaritza
Andoni Mirena Eizagirre Galarraga apaiza hil da
Donostiako Elizbarrutiak biziki sentitzen du Andoni Mirena Eizagirre Galarraga apaizaren heriotza. Erretiroa hartuta zegoen elizbarrutiko ondare historikoa aberastu, eta lan pastoraltzaren zerbitzura bizi ondoren.
Andoni Mirenak hainbat erantzukizun izan zituen bere bizitza eskuzabalean zehar. Fraisoroko (Zizurkil) kapilaua izan zen, Donostiako San Martzial eta Jesusen Bihotza parrokietako, eta Elgoibarko San Bartolome parrokiako apaiz-lagunkidea. Santa Engrazia (Idiazabal) parrokian ere aritu zen ekonomo lanetan aritu zen.
Elizbarrutiko gure Artxibo Historikoari egindako ekarpena izan zan bere lanaren alderdi nabarmenetako bat, non laguntzaile lanetan aritu zen. 1974an, Andonik elizbarruti osoko sakramentu-funts historikoak biltzeaz arduratu zen. Ondoren, 1986an, Artxiboan gordetako parrokia-funtsen lehen sailkapenari ekin zion, eta funtsezkoa izan zen Liburutegi Laguntzailearen sorreran; baliabide baliotsu honek, ikertzaile eta ikastunentzat funtsezkoa izaten jarraitzen du. Gure Elizaren memoria historikoa zaintzeko ardura, denboran zehar iraungo duen ondarea izango da.
Bere arimaren betiko atsedenaren aldeko hileta elizkizuna, gaur, abenduak 23 astelehena, arratsaldeko 18:30etan Andoaingo Tourseko San Martin parrokian ospatuko da.
Donostiako Elizbarrutiak, Andoni Mirenaren arimaren alde otoitz egiteko gonbitea luzatzen dio kristau elkarte osoari, eta eskerrak eman nahi dizkio apaiza ohiari, Elizaren zerbitzuan egindako lan eta ardurengatik. Goian bego!