Blog

2026ko ezkontza aurreko topaketen datak Donostiako Elizbarrutian

2026ko ezkontza aurreko topaketen datak Donostiako Elizbarrutian

Ezkontza aurreko topaketak, senar-emazte sakramentua ospatzeko prestatzen ari diren bikoteei dago zuzendua, hau da, euren bizitzako urrats garrantzitsu hau, fedean eta Elizaren baitan bizi nahi duten  bikoteentzat.

Urtean zehar, hainbat saio egingo dira elizbarrutiko hainbat gunetan. Guztia, bikoteen parte hartzea-errazteko, eta euren prestakuntza-ibilbidea, modu hurbilean lagundu ahal izateko. Behean topatuko duzun taulan, topaketa bakoitzean izena emateko datak, lekuak eta epeak dituzue.

Ezkongaiei gogorarazten zaie, ezkontza aurreko topaketa, ezkontzeko aurreikusitako eguna baino dezente egun lehenago egitea komeni dela. Izena emateko, parrokiara jo dezakezue edo, ahal izanez gero, taulan agertzen diren pertsonekin harremanetan jarri.

Ezkontzeko prestatzen ari diren bikote guztiek, Familia Santuaren bitartekotza jaso dezaten nahi dugu, prestaketa garai hau, maitasunean eta fedean hazteko benetako aukera izan dadin.