¡Bejondeizula HURKOA!

Iragan azaroaren 20an, Hurkoa erakundeak, 35. urteurrena ospatzeko EHUko Carlos Santamaria aretoan ekitaldi beroa ospatu zuen.
Hurkoak urteak daramatza hauskortasun, menpekotasuna edo babesgabetasun egoeran dauden adineko pertsona zein gaixotasun mentala dutenei laguntzen.
Jardunaldia, aberatsa izan zen. Jose Angel Martinezek, Notarioen Kontseilu Nagusiko presidenteak, “Desgaitasuneko borondatezko laguntzak” hitzaldia eskaini zuen.
Bestalde, David Mayor, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Desgaitasunean eta Adinekoen Unitateko fiskalak, eta Javier Zubizarretak, Azkoitiako alkate ohiak, Hurkoaren Urrezko H-a jaso aurretik, Donostiako Elizbarrutiaren izenean, Mikel Arangurenek, bikario nagusiak, hitz sakonak helarazi zizkien bildutakoei.
Besteak beste, zera adierazi zuen:
- “Sortu zenetik, Hurkoak egitura edo proiektu arrunt bat baino gehiago izatera iristeko bokazioa izan du. Ebanjelioaren zeinu bizi izatera iritsi nahi izan du eta baita lortu ere, giza duintasuna, batez ere gehien sufritzen dutenen, erdigunean jartzen duen proiektu bat aurrera eramanez”.
- “Elizbarrutiaren izenean, lehenik eta behin, eskerron handi bat adierazi nahi dut. Eskerrik asko aitzindari izan zirenei, amets egin zutenei eta lehen urratsak eman zituztenei, askotan argitasunik gabe gero etorriko zenari buruz”.
- “Eskerrik asko, baita ere, Hurkoari lagundu dioten eta beren konfiantza fundazioan jarri izan duten pertsona eta familiei”.
- “Hurkoak hamarkada hauetan garatu dituen proiektuek helburu hau izan dute: desgaitasuna, mendekotasuna, babesgabetasuna edo hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei edo buruko gaixotasuna dutenei arreta eta laguntza ematea, haien autonomia eta ongizatea sustatuz, eta haien eskubideak, askatasunak eta komunitatean parte hartzea bermatuz”.
- “Gaur egun, azkar aldatzen doan mundu baten aurrean gaude. Aldaketa hauen artean, inor ezin da alde batera gelditu eta horretarako Hurkoa bezalako proiektuak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Gure gizarteak erronka berriei egin behar die aurre: batzuetan nabariak diren desberdintasunak, nahi ez den bakardadea, migrazioak, hauskortasun emozionala, gure harremanetan batzuetan sartzen den indarkeria, batzuen pobrezia, hainbat gazteren etorkizun zalantzagarria”.
- “Fedea ekintzetan nola gauzatzen den eta Elizak borondate oneko hainbat gizon eta emakumerekin gizarte justuago eta anaitasunezkoago bat eraikitzeko nola lan egin dezakeen erakusten duen adibide ederra dugu Hurkoa”.
Hona, Mikel Aranguren, Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusiaren hitzaldia bere osotasunean.