Karmengo Ama Birjina
(Argazkiak: Diario Vasco)
Urtero legez, atzo, uztailak 16, Karmengo Ama Birjinaren egunean, Gipuzkoako kostaldeko parrokiek bere omenezko ekitaldi erlijiosoak ospatu zituzten adin guztietako pertsonak bertaratuz.
Lehen sektoreko arrantzale eta sare-konpontzaile ohien ordezkaritza handi bat omendu zuten atzo Donostiako kaian.

Gaur egun erretiroa hartuta dauden arrantzaleak, eta arrantzaren baitan lan egin duten emakumeak izan ziren benetako protagonistak bere zaindaria ohoratzeko orduan. Lore eskaintza baten eskutik ondo gogoan izan zituzten arrantzan ari zirela zendutako arrantzaleak.
Urteroko mezara joateaz gain, ondoren dantzariek dantzatu egin zieten arrantzan emandako urteak aitortuz.
Guztiek izan zuten gogoan beraien zaindaria, Karmengo Ama Birjina, eguneroko lanean lagundu ziena, eta gaur egun ere laguntzen diena ondo merezitako erretiroaz gozatuz.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira