Blog

Osasun Pastoraltzak eta Matia Fundazioak “Pertsona erdigunean jartzen duen bidelaguntza” formakuntzaren berri ematen du

Osasun Pastoraltzak eta Matia Fundazioak “Pertsona erdigunean jartzen duen bidelaguntza” formakuntzaren berri ematen du

Datorren martxoaren 2an, Donostiako Seminarioan, adineko pertsonen boluntariotzari zuzendutako prestakuntza-jardunaldi bat ospatuko da; helburua, pertsonarengan oinarritutako arreta-ereduaren funtsezko alderdiak partekatzea izango da. Ekimen hau, Osasun Pastoraltzaren eta Matia Fundazioaren arteko lankidetza baten ondorioa da.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta otoitz eta aurkezpenaren ondoren, adinekoei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak indargabetzeko moduari buruzko saio bat egingo da; bertan, ‘adintasuna’ eta duintasunaren balioa bezalako kontzeptuak jorratuko dira. Jarraian, Pura Díazek zahartzeari buruz egingo duen hausnarketaren ostean, maila pertsonalean egingo da lan; ondoren, berriz, taldean, guztia partekatuz.

Atsedenalditik bueltan, jarduerari ekingo zaio berriro, “Nire lekuan jarri zaitez – nire zapatak jantzi eta erabili” izeneko dinamikaren eskutik. Bertan, bideo bat ikusiko da, eta horrek, erabakiak hartzerakoan, adinekoak kontuan hartzeko moduari buruz gogoeta egitera eramango gaitu. Jardunaldia 13:30etan amaituko da, Jorge Bucayren “Pentsatzeko ipuinak” poema irakurriz.

Prestakuntza honen bidez, adineko pertsonen eta pastoraleko boluntariotza sentsibilizatu eta prestatu nahi da, artatzen dituzten pertsonei kalitatezko laguntza, errespetuzkoa eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko. Horrela, dituzten berezitasun, lehentasunak eta eskubideak aitortzeko. Bide batez, esperientzien eta jardunbide egokien elkar-trukea sustatuz.