Argazkiak Flickr-en
Sant Feliu de Llobregateko Sant Llorenç katedralean ospatu zan azaroaren 30ean, larunbata, elizbarrutiko gotzain berria den Xabier Gómez García gipuzkoarraren gotzain-ordenazio ekitaldia ospatu zen. Xabierrek, Agustí Cortés ordezkatuko du, honek kargua utzi baitu erretiroa hartu ondoren.
Donostiako Elizbarrutitik, ekitaldira, Fernando Prado gotzaina, Mikel Aranguren bikario nagusia eta Pertsona Migratuen Pastoraltzako ordezkaritza ederra bertaratu ziren. Azken hauek, gotzain berriarekin, lan eginak baitira, Xabier, Espainiako Gotzainen Batzarreko Migrazioetarako Saileko zuzendari izan zenean.
Gure Flickr kontuan ikus ditzakezu Sant Feliu de Llobregaten ospaturiko ekitaldiaren eta elizbarrutiko ekitaldien argazki aipagarrienak.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira