Blog

Garizumako keinua 2024

Garizumako keinua 2024

Garizuma konbertsio-garaia da, eta tradizio kristauak hiru tresna proposatzen dizkigu horretarako: baraua, limosna eta otoitza.

Gure gotzainak, Fernando Pradok, eskutitz bat idatzi digu keinu hauek gure egungo bizimoduaren arabera praktikatzera gonbidatuz. Besteak beste, penitentziaren sakramentuaren bidez, Jainkoaren Hitza entzunez (gure parrokian edo Internet bidez) edo Arantzazurako Martxa tradizionalean parte hartuz. Horrez gain, Garizumako keinu hau ere proposatzen digu: lanaldi bateko diru kopurua Caritas Gipuzkoako etxerik gabeko pertsonentzako proiektu bati ematea: Hotzaldi. Hotzaldi gaueko harrera-zentroa da, non 30 gizon eta emakumek aterpea eta mantenua aurkitzen duten, baina baita gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eta gizarte-langile baten laguntza ere, apurka-apurka etxegabetasun-egoera horretatik ateratzeko aukera izan dezaten.

Garizumako zure keinuarekin lagun dezakezu, GESTO kontzeptua adieraziz, honako erakunde hauen bidez:

· KUTXABANK: ES04 2095 5001 0110 6264 4512

· LABORAL KUTXA: ES55 3035 0060 4906 0011 1009

· Bizum: 38029