Herriekiko Elizbarrutiko Elkartasun Keinua (Jubileua 2025)
Donostiako Elizbarrutiak, Misioetako Ordezkaritzaren eskutik, aurten bizi dugun Jubileu bikoitzarekin bat eginez (unibertsala, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenean Erromes” lelopean proposatutakoa, eta gure elizbarrutiaren 75. urteurrena), bi errealitate zehatzetara zabaltzen den Elkartasun Keinu bat martxan jarri du: Kabugondo eta Nyabinyenga (Ruanda) parrokietan elizak eraikitzea, eta Babahoyoko (Ekuador) elizbarrutian indarkeriaren biktima diren emakumeentzako Harrera Zentroa hobetzea.
Orrialde honetan, Elkartasun Keinuak zehatz-mehatz zertan datzan, gure laguntza nora bideratuko den, eta Patxi Azpitarteren gutuna (sozio karitate eta misioen arloaren arduraduna) aurkituko dituzu. Patxik, Garizumatik ekainera arte lankidetzan aritzera animatzen gaitu itxaropena eta anaitasuna ereiteko, eta baita, urteetan zehar gure misiolariek herri horietan egin duten lana gogorarazten digu.
Eman dohaintza
Eman zure laguntza gehien behar dutenei. Zure ekarpena ezinbestekoa izango da behar duenarentzat!
Dohaina eman nahi izanez gero, bazkide diren banketxeetan, gure bulegoetan edo Bizum bidez egin dezakezu.
MISSIO Misioak eta Kooperazioa elkarteari egiten zaizkion dohainek zergak arintzeko balio dute, indarreko legedian xedatutakoarekin bat.
Aukeratu zuretzat egokiena den modua:
Egin zaitez bazkide
Bazkide egiten bazara, jende gehiagori lagunduko diozu aurrera ateratzen eta bizitza duina izaten. Zure laguntza funtsezkoa da pobrezia desagerrarazteko. MISSIO Misioen eta Lankidetza Zerbitzuari egiten zaizkion dohainek zergak arintzeko balio dute, indarreko legedian xedatutakoarekin bat.
Descarga los materiales: