Historiaz eta tradizioz beteriko ‘Astotxo Eguna ‘ospatu zuen Lazkaok
Herri goierritarrak, beste urtebetez gogoratu zuen 1652 urtean sortu zen ohitura. Egiptorako Ihesaren irudikapena dagoeneko herrian ondo finkatuta dagoen hitzordua da, urte berrian eskualdean ospatzen den lehen ekimenetariko bat izanik.
Eguzkia lagun, herritar eta bisitariz bete ziren Lazkaoko kaleek festaz gozatu zuten. Egiptorako Familia Santuaren ihesaren antzezpenak solemnitate eta debozio ukitua eman zion ekimenari, postu eta ekitaldi ezberdinek jai giroa osatzen zuten bitartean.
Bikario nagusiak, Mikel Arangurenek, 11:00etan gidatu zuen eguneko meza Santa Ana komentuan, moja zistertarren tenpluan. Hau da, usadioa ‘bultzatu ‘zuten erlijiosoek.
“Astotxo Eguna”ren jatorria XVII. mendekoa da, Lazkaoko moja zistertarrek elizako presbiterioan Maria, Jose eta haur jaioberriak Egiptora ihes egin zutela erakusten duten irudiak jarri zituztenean. Era honetan, aurten ere, ‘Astotxo Eguna’ ospatuz, Lazkaoko nortasun kultural eta erlijiosoa berretsi zen.