Blog

Gaur: Jaiotza Biziduna (Mundo Nuevo)

Gaur: Jaiotza Biziduna (Mundo Nuevo)

Gabonetan egin ohi duen bezala, Donostiako Mundo Nuevo elkarteak, bere ohiko Jaiotza Biziduna antzeztuko du, eta bide batez, benetako Gabonak bizi nahi dituzten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu ekimenera.
1978an abian jarri zen kristau joerako erakunde soziokulturala, mende erdia betetzeko bidean dago, eta komunitatea (haurrak, gazteak eta helduak) sozialki eta kulturalki animatzea du xede. Bide batez, giza eta kristau balioak sustatzen ditu, hala nola askatasuna, justizia, berdintasuna, anaitasuna, bakea, indarkeriarik eza, lankidetza eta elkartasuna.
Ildo horretan, Donostiako Amara Zaharra auzoan dauden gizarte, kultura, formazio, eta jolas-beharrei erantzuten die erakundeak.
Testuinguru honetan, Mundo Nuevok Jaiotza Biziduna ospatuko du abenduaren 27an (larunbata).
Ordua: 18:00etan
 
Non? Amara kaleko amaiera aldera (frontoiaren aurrean). Euria etengabe eginez gero, ekitaldia hurrengo egunean ospatuko da (abenduak 28, igandea).
Honako agerraldi hauek antzeztuko dira:
  • Ediktuaren aldarrikapena.
  • Maria eta Jose Belenen.
  • Jaiotza.
  • Artzainei iragarpena, eta Haurra gurtzea.
  • Errege Magoak. Herodesekin elkarrizketa.
  • Errege Magoen gurtza.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira