Blog

YouTubeko prestakuntza materialari buruzko informazioa

YouTubeko prestakuntza materialari buruzko informazioa

Donostiako Elizbarrutiak bere fedean eta misioan sakontzeko prestakuntza materiala eskeintzen jarraitzen du. YouTubeko kanalean (Donostiako Elizbarrutia/Diócesis de san Sebastián), kristau alkartearentzat interesgarriak izan daitekezan hitzaldi, testigantza, tailer eta beste baliabide batzuen bideoak argitaratuko dira.

Eskuragarri dauden bideoen artean, Angel Cordovilla apaiz eta teologo ospetsuak otsailaren 19an eta 20an Gipuzkoan eman zituen bi hitzaldiak nabarmentzen dira. “Renovarse para la misión” izenburupean, gaur egungo testuinguruan Elizarentzat aurkezten diren erronkak eta aukerak jorratu ziren.