Foessa Euskadi txostena
Joan den asteazkenean, abenduak 3, EHUko Arabako Campuseko ikuskizunen aretoan, gizarte-bazterkeriari eta giza-garapenari buruzko Foessa Euskadi txostena aurkeztu zen. Ekitaldian, arlo akademiko eta administratiboko ordezkariez, eta Caritas Euskadiko kideez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru gotzainek parte hartu zuten: on Joseba Segura, Bilboko gotzaina, on Juan Carlos Elizaldek, Gasteizko gotzaina, eta on Fernando Pradok, Donostiako gotzaina.
Ixone Fernández de la Bastida, Arabako Campuseko errektoreordearen hitzen ondoren, Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzaina, topaketara hurbildu zirenei zuzendu zitzaien.
Arabarrak adierazi zuenez, “Elizak, sozialki kalteberak diren pertsonei laguntzeko ibilbidean, errealitatea ulertzea Karitatearen oinarrizko neurria dela dio. Horregatik, Foessaren azterlanak errealitatearen ikerketa zorrotz, koherente eta sendoak dira.
Egiten dituen azterketak, boluntarioen, gizarte ekintzako eta ikerketako profesionalen, parrokia-elkarteen, eta pertsona ahulenekiko konpromisoan, guztia eman duten gizarte-proiektuen esperientzian oinarritutako azterketak dira. Txostena, argazkia baino gehiago, Espainiako gizarteak urte hauetan izan duen eraldaketaren irudia da”.
On Juan Carlos Elizaldek, Foessak, hasiera-hasieratik ikuspegi estatistiko hutsetik haratago joan nahi izan duela gogoratzeaz gain, “bilatu, adierazi eta landu du, beti, sistema adierazleekin batera, proposamen etiko eta sozial bat”.

Kezkaz hausnartu zuen Foessa Txostenaren ondorioez gotzainak. “Bazterketarik muturrekoenaz hitz egiten digu, baina haratago doa”, adierazi zuen. “Pobrezia-tasetan islatutako urritasun ekonomikoko egoerez, gizarte zatikatuaz, egiturazko oztopoez, ondarearen metaketaz, pobreziaren zulotik ateratzen ez duen lanaz, etxebizitza gizarte-bazterketaren argi indartsuaz, eta gaixo-arazten duen pobreziaz hitz egiten digu txostenak”.
Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Foessa txostenak, bizi-baldintzak aztertzen ditu errealitatearen alderdi anitzeko begirada baten bidez; bazterketaren aurpegia, profil guztietatik barrea (emakumea, migratzailea, haurrak, gazteak…) erakusten du.
On Juan Carlosek, Frantzisko Aita Santuak NBEko (Nazio Batuko Erakundea) ordezkarien aurrean emandako hitzaldia ekarri zuen gogora: “Bazterketa ekonomiko eta soziala giza anaitasunaren erabateko ukazioa da, eta giza eskubideen eta inguru giroaren aurkako eraso oso larria. Pobreenak dira hiru arrazoi larrirengatik eraso horiek gehien pairatzen dituztenak: gizarteak baztertu egiten ditu, aldi berean ‘bazterketatik’ bizitzera behartzen dituzte, eta bidegabe jasan behar dituzte giroaren gehiegikerian ondorioak. Joera horiek, gaur egun hain zabaldua eta oharkabean, indarrean dagoen, «bazterketaren kultura» osatzen dute”.
Horregatik, egoera horri aurre egiteko, berrikuntza etiko eta kultural eraginkorra lortzeko, komunitateekin, alderdi politikoekin, unibertsitateekin eta gizarte-ekintzako sareekin elkarrizketa sozialaren aldeko apustua egiten du Arabako gotzainak.
Gotzainaren hitzen ostean, Caritas Euskadiren izenean, Maite Sebalek hartu zuen hitza.
Gasteizko Caritaseko zuzendariak gogorarazi zuen Foessa txostenek ospea dutela azterketa soziologikoen esparruan, “bai ekarpen sortzaile eta berritzaileengatik, eta bai zorroztasun zientifikoagatik”.
Maite Sebalek gogorarazi zuen, Foessaren azterlanak, “tresna baliotsuak dira Caritasen erantzunak egokitzeko, eta gure ekintzaren hartzaileei, konpainia egiten hobetzeko aukera ematen baitigute. Gure asmoa datuen behaketa eta azterketa hutsetik harago doa, datu horiek erakusten diguten errealitatea eraldatu nahi dugu”.

Sebalen ustez, agerian uzten du Foessa Euskadi txostenak, gizarte “gero eta desorekatuago” batean bizi garen errealitatearen irudi bat erakusten duela:.
- Gizarte-bazterketa egiturazko elementu gisa finkatzen da.
- Arrakala sozial larriak, eta horien artean belaunaldien arteko arrakala nabarmentzen da.
- Etxebizitza eta enplegua dira bazterketa-prozesuak egituratzen dituzten ardatzak.

Txostenak, harreman loturak, oso ahulduta dituen gizarte bat erakusten digu. Lotura falta horrek eragiten dituen arriskuez jabetuta dago gizartea. Badaki arrisku horien jatorria gure egiteko moduetan kokatzen dela, eta, hala eta guztiz ere, “ahal duenak salba dadila” leloan babesten da, hau da, gainditu behar den premiazko logika indibidualista batetik.
Sebalek adierazi zuen bezala, “azterlan hau ez da pobrezia ekonomikoaren azterketara mugatzen, ertzetan bizi diren, edo zuzenean gizarte-eremutik kanpo dauden pertsonek jasaten duten gizarte-bazterkeriaz ere hitz egiten digu”.
Oinarrizko eskubideen estalduran (etxebizitza, hezkuntza, osasuna…), isolamendu sozialean, eta parte-hartze politiko eta sozialerako zailtasunetan sakontzen du txostenak.
Azken batean, azterlanak egoera konplexua planteatzen du, pobreziatik haratago doazen alderdi ugariz osatua.
Foessa Txostenak eskaintzen digun gure herritarren bizi-baldintzen azterketa zehatzak, gure Autonomia Erkidegoko gizartearen bilakaerari buruz, eta ekintzarako abiapuntu izan daitekeen, eta izan behar duen, informazio garrantzitsua argitzen du; ez bakarrik Caritasentzat, baita eragile politiko eta sozial guztientzat ere.

Leon XIV.a Aita Santuak, Dilexi te (13. zenb.) erregutze apostolikoan, zera dio: “Datuez haratago… errealitate orokorra nahiko argia da: hazkunderako eraginkorrak diren arau ekonomikoak daude, baina ez giza garapen osorako. Aberastasuna handitu da, baina zuzentasunik gabe”.