Xabierraldia 2026
Nafarroan dagoen Xabierko Gaztelura, Xabierko Frantzisko santuaren jaiolekura egiten den urteroko erromesaldia da Xabierraldia, eta aurreko urteetan bezala, Donostiako elizbarrutiko Erromesaldien idazkaritzak, martxoaren 14an, larunbata, ospatuko den Bigarren Xabierraldian parte hartzeko autobusak antolatu dira.
Erromesak Nafarrorantz eramango dituzten autobusak irtengo diren lekuak, prezioa eta izen emateko erak, kartel honetan dituzu. Plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izena ematea komeni da.
Izena, gotzaindegira deituz (943 28 50 00), edo ondorengo estekaren eskutik https://labur.eus/javierada eman daiteke. Kartelak, seminarioko atezaintzan inprimatu, eskatu edo jaso daitezke.
Norbaitek beste bilketa-lekuren bat gehitu nahi badu, inguru horretan erromes talde handi bat egon daitekeela aurreikusten duelako, jakinarazi dezala 943 28 50 00 deituz.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira