Haur Misiolarien Jardunaldia
Joan zen apirilaren 20an, Haur Misiolarien Jardunaldia ospatu zen Zarautzen, “Naizena Partekatzen dut” lelopean. Ekimena 10:30etan hasi zen Bertsolari Iñurritza plazan; bertso batzuk elkarrekin kantatu ondoren Zarauzko Santa Maria parrokiarainoko ibilaldiari hasiera eman zitzaion.
Zarauzko malekoian barrena zenbait geldialdi egin ondoren, hau da, ikusgai dauden artelanez gozatu, jolas ezberdinetan parte hartu eta hamaiketako bati esker indarrak berreskuratu, taldea, Santa Maria parrokiaraino iritsi zen.
Bertan, 13:00etan, bazkaldu ostean, bertaratutakoek, Zarautz eta Zumaiako parrokietako katekistek, Urola Kostako Caritasek eta Etorkinen Pastoraltzak antolatutako tailerretan parte hartu zuten.
Jardunaldia, ekimenera hurbildutakoei zuzenduriko Luzia Alberroren, elizbarrutiko idazkari nagusia, hitzak lagun eta otoitz xume baten eskutik eman zitzaion amaiera. Egun ederra non Hondarribia, Irun, Ordizia, Beasain, Legazpi, Donostia, Orio, Zarautz eta Zumaiatik etorritako 200 bat gaztek hartu zuten parte.
Hurrengo urtera arte!
Ikusi Flckr -en jardunaldiaren argazkiak.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira