Blog

Migratzaileen Jubileua

Migratzaileen Jubileua

Misiolarien eta Migratzaileen Mundu mailako Jubileuaren testuinguruan, joan den urriaren 4an (larunbata), Aita Santuaren audientzia ospatu zen San Pedro plazan, eta hurrengo egunean, igandean, 5ean, Aita Santua buru izan zen meza.

95 herrialde baino gehiagotatik etorritako 10.000 erromes inguru bildu zituen ospakizunak; migratzaileak, errefuxiatuak, misiolariak eta migrazio-pastoraltzari lotutako elkarteak, besteak beste.

“Ezintasunaren globalizazioaren” aurrean, antidoto gisa, Aita Santuak adiskidetze politikak sustatzeko eskatu zuen. Hau da, besteen mina jasanezina denean sortzen den etsipen hori, edo “jada ezin dela ezer egin” sinestea.

Beraien erresilientziagatik, Leon XIV.ak “itxaropenaren lekuko pribilegiatu” gisa definitu zituen migratzaileak eta errefuxiatuak. Aita Santuaren ustez, Jubileuak, lurra, guztiona izateko aukera zabaltzen du: “mundua aldatu egiten da gu aldatzen bagara, horregatik gara erromes”. Hots, basamortua zeharkatzen ari diren migratzaile eta errefuxiatuak, beren lurretik irten, eta bizitza duinago baten bila dabiltzanak.

Mezaren ondoren, arratsaldean, musika, testigantza artistikoa eta hainbat kulturatako migratzaile eta artisten presentziarekin, “Herrien Jaia” ospatu zen Castel Sant’Angeloko lorategietan.

Fernando Garcia Cadiñanos jauna, EGBko (Espainiako Gotzainen Biltzarra) Migrazioen eta Giza Mugikortasunaren Azpibatzordeko presidentea, izan zen, Batzordeko Idazkaritzako zuzendaria den Maria Francisca Sánchezekin, eta Migrazio Saileko zuzendari den Fernando Redondorekin batera, erromesen ordezkaritzaren buru.

Pertsona Migratzaileen Jubileua, EGBko arduradunekin, eta Eivissa, Malaga, Tarrasa, Tuy-Vigo, Burgos, Avila, Alcala de Henares eta Madrilgo ordezkaritzekin batera, Donostiako Elizbarrutiaren hiru ordezkarik hartu zuten parte: Olinda Martél, Guadalupe Altuna eta Leire Atxega.

“Migratzaileekiko anaitasun, poz eta bategite giroan, Erroman ospatu den Jubileuaren baitan antolatutako ekitaldi guztietan parte hartu dugu. Zalantzarik gabe, Leon XIV.a aita santuak gidatutako Eukaristia, guztiaren ardatza izan zen”, adierazi du gure elizbarrutiko ordezkaritzako kide batek.

Misiolari izatea ez da bakarrik kanpora irtetea, baizik eta guregana heltzen direnei harrera egitea dela gogorarazi zuen Aita Santuak; migratzaileei, Elizan, guztiak, ongi etorriak direla adierazi zien.

https://www.vatican.va/content/leo-xiv/es/homilies/2025/documents/20251005-giubileo-mondo-missionario.html