Ketty Vidal, Cojimiesen (Ekuador) itxaropenarekin konprometitutako laikoa
San Joseko kanpaina dela-eta, misiolarien errealitatea gure elizbarrutira hurbiltzeko asmoz, Ketty Vidal Ekuadorreko laikoaren bisita izan du Gipuzkoak. Ketty laikoa da, eta bere pastoral eta gizarte lana, Cojimieseko (Manabe, Ekuador) nekazal komunitatean garatzen du. Gipuzkoako hainbat hitzaldiren eskutik, Kettyk, parrokiako Caritasen egindako lanaren testigantza hunkigarria azaldu du; bere helburua, emakume eta haurren errealitatea gogorra hoberantz aldatzea.
Kettyk, Cojimiesekin zuen lotura, are estutu zen 2016ko lurrikara suntsitzailearen ondoren, garai hartan Nazioarteko Caritasentzat egiten zuen lan. Hasiera batean, hondartzaz gozatzeko gune-turistikoa zirudiena, erabat baztertutako eremu gisa bihurtu zen; lekualdatutako, baliabiderik gabeko, eta erakundeek abandonatutako komunitateak bizi ziren eremu arrunt zokoratua bihurtu zen. 2021ean hasierako proiektua amaitu ondoren, Juan Chodones, euskal apaizaren, eta Iñaki, misiolari boluntario nafarraren etorrerek, bertako Caritasi, eta hainbat proiektu humanitariori bizia emateko, bertan geratzera bultzatu zuten.
Landa eremuko emakumeen errealitate gogorra: etorkizunik gabe, eta neka-neka eginda
Kettyri bere lanean gehien hunkitu duen alderdietako bat, maskorrak biltzen aritzen diren emakumeek bizi duten mutur-muturreko egoera da. Emakume hauek, sei edo zazpi orduko lanaldi gogorrak egiten dituzte lokatzean hondoratuta, 100 maskor inguru bildu, eta 12 dolar eskas jasotzeko.
Pobrezia materialaz gain, Kettyk ‘ikuspuntuen’ pobrezia salatzen du. Landa-eremu horietan, familia-karga, emakumeari dagokio; askotan oso gazte ezkontzen direnez, edozein helburu pertsonal edo hezitzaile alde batera utzi behar izaten dute.
“Landetako emakumeek ez dute ametsik”, gaitzesten du Kettyk. Errealitate hori gizonenarekin alderatuz, ezberdina da; gizonek, gutxienez, helburu pertsonalak mantentzen dituzte. Familiari eskainitako lan itzel horrek bere osasuna larriki baldintzatzea eragiten du, eta ondorioz, minbiziak berandu antzemateko adierazle handiak eragin ditu. Elizatik, “inurri lana” egiten da emakume horiek hezkuntzaren bidez ahalduntzeko. Nola? Familietako amek, lehen hezkuntzako, eta batxilergoko ikasketak berreskura dituz, eta, bide batez, euren alaben inspirazio iturri bilakatuz.
“Haurraren Etxea”: Gorputz eta arimarentzako elikagaia
Duela 15 urte Jesus Mariaren ahizpek sortutako “Haurraren Etxea” ekimena berpiztea da Cojimieseko Caritasen proiektuaren bihotza. Haur asko eta asko, egun osoan, otordurik jan gabe parrokiara joaten zirela ikusirik, gurasoek ezer biltzeko aukerarik izan ez zutelako, Kettyk eta Iñakik, boluntario nafarrak, jantoki bat zabaltzea erabaki zuten. Gaur egun, gune horretan zerbitzatzen den bazkaria, askotan, adingabe horiek egunean jaten duten otordu oso bakarra izaten da. Elikagaiez gain, ikastetxeak, eskola-errefortzua eskaintzen die haurrei, eta alfabetatze-eskolak heldu eta adinekoei.
Irudimena pizteko liburutegi ibiltaria
“Adimena ere elikatu” egin behar dela ikusirik, misioak, liburutegi fisiko eta ibiltaria jarri du martxan. Proiektu ederra. Kamioetan, landa kaperetan zehar ibiliz, eta mikrofono batekin bertan direla iragarriz, lehen irakurketarik ez zegoen lekuetara hurbiltzen dituzte liburuak. Proiektu honek, gazteak pantailetatik aldentzeaz gain, irakurtzeko erraztasuna nabarmen hobetzea lortu du; liturgia-ospakizunetan modu aktiboan parte hartzeko konfiantza emanez.
Fedeak bultzatutako etorkizuneko ametsa
Datorren hamarkadara begira jarrita, Ketty Vidalen ametsa, neskak ikasten, eta emakumeak, euren duintasunaz jabetuta, bizitzaren gidaritza hartzen ikustea da. Fedeaz elikatzen den gizarte-eraldaketako ametsa. “Beti, zera esaten diet, begira, ez gaudek bakarrik, Jainkoa gurekin dago”, gogoratzen du Kettyk. Berak, Ebanjelioa irakurriz hasten du topaketa komunitario bakoitza.
Donostiako Elizbarrutira egindako bisita, misioko lurraldeek pairatzen dituzten behar itzelen oroigarri izateaz gain, fedeak eta elkartasunak eutsitako laikoen lan nekaezinak munduko bazter ahaztuenetan itxaropena ereitea eta bizitzak aldatzea nola lortzen ari den erakusten duen testigantza bizia da.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira