Donostiako Elizbarrutiko Ordezkaritzak “Norentzat naiz?” Bokazioen Biltzarrean parte hartu du
Iragan asteburu honetan (otsailaren 7tik 9ra), Donostiako Elizbarrutiko ordezkaritza batek Bokazioen biltzarrean parte hartu zuen: “Norentzat naiz ni? Misiora deiturikoen batzarra”, Madril-Arenan ospatua.
Gure Elizbarrutiko ordezkariak ostiralean abiatu ziren Madrilera; han, Espainiako 70 elizbarrutietatik etorritako 3.000 partehartzaileekin egin zuten bat.
Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) antolaturiko ekitaldiak, 2021ean martxan jarri zen Pastoral Planaren zikloari amaiera ematen zion; espiritu misiolari nabarmen batean, 65 gotzainek, 54 mugimendu eta laiko-elkarteek, 120 lagunartek, eta 250 eliz errealitatek parte hartu dute.
Lehenengo eguna: irekiera, hitzaldi nagusia eta otoitzaldia
Ostiral arratsaldean Espainia osotik etorritako parte-hartzaileekin eman zitzaion ekitaldiari hasiera. 18:00etan, batzarrari hasiera eman zitzaion ereserki ofizialaren bideokliparekin; Hakuna taldeak sorturiko Norentzat naiz ni kanta.
Mari Angeles Fernandez eta Fran Otero kazetariek ekitaldia gidatu zuten, eta biltzarkideak ereserkiaren esaldi hauei buruz hausnartzera gonbidatu zituzten: “Norentzat naiz?”, “Zer egiten dut hemen?”, edota “Zure begiradak zentzua ematen dio gure bizitzari”. Ondoren, otoitzean murgildu ziren bildutakoak Valentziako artxidiozesiko talde batek gidatuta; norberaren misio bezala, Jaungoikoaren dei bezala, bokazioan indarra jarriz.
Hasierako agurretan, Jose Cobo kardinalak, Madrilgo artzapezpikuak, zera adierazi zuen: “Gure bizitzak etorkizuna au, gure bizitzak zentzua du Jaungoikoaren begiradapean dagoelako”. Bertan zeudenei, “lo egitetik esnatzera” eta existentziaren funtsezko gaiei buruz euren buruei galderak luzatzera gonbidatu zituen.
Espainiako nuntzio apostolikoak, Bernardito Auza monsinoreak, Frantzisko Aita Santuak partehartzaile guztiei zuzenduriko mezua irakurri zien, Christus vivit Aholkuaren oinarrizko eskaera azpimarratuz: “Askotan denbora galtzen dugu geure buruari zera galdetuz: ‘Nor naiz ni?’. Eta ez gara funtsezko galderara iristen: “Norentzat naiz ni?”.
Azkenik, Gotzainen Batzarreko presidenteak, Luis Argüello monsinorea, batzarra “gu bat den ni” bat aurkitzeko aukera gisa sentitzera animatu zituen bertaratutakoak, Eliza deituen elkartea dela gogoraraziz.
Hasierako txostenaren ondoren, pertsona bakoitza “Jainkoak maitatzen eta deitzen jarraitzen duela” ziurtasuna ardatz hartuta, Carlos Escribano monsinorea buru zen otoitz-bijilia ospatu zen; Jaunarekin isiltasun eta elkarretaratze une horrek, hurrengo jardunaldietarako biltzarkideen bihotzak prestatu zituen.
Bigarren eguna: Hitz, Elkarte, Subjektu eta Misio Ibilbideak
Larunbata goizari, Jesus Pulido monsinoreak (Coria-Caceresko gotzaina) gidatutako Eukaristiarekin eman zitzaion hasiera. Ondoren, lau gai garrantzitsuri buruzko hitzaldiak hasi ziren:
- Hitza: Dei Verbum eta Bibliako bokazioen kontakizun handietan sakontzeaz gain, Jainkoaren deia modu ugarietan nola artikulatzen den erakutsi zen (arrantzalea, aita, lekukoa, eraikitzailea…).
- Elkartea: “Eliza deituen batzar gisa” zentzua azpimarratu zen, bokazioa beti elizaren baitan dagoela gogoraraziz. “Eliza misiolaria da, edo ez da” ikusarazteko loturak sortzeko beharra aipatu zen.
- Subjektua: Kristorekiko elkartze pertsonalari buruz hausnartu zuen bokazio-nortasunaren oinarri gisa. “ ‘Norentzat naiz? galdera piztu nahi dugu, ‘bokaziorik gabeko gizakiaren’ ideia sustatzen duen kultura baten aurrean; dei bakoitza, bereizten eta ontzen lagunduko duen prestakuntza batera gonbidatu zituen bildutakoak hizlariak.
- Misioa: Ebanjelizatzeko grina Jesusekiko norbanako esperientziatik nola sortzen den aztertu zuen. Gogoratu zen, “Jainkoa, ezin dela hitzez bakarrik ezagutarazi”; funtsezkoa da familian, lanean eta gizartean eguneroko testigantza zabaltzea.
Arratsaldean zehar, lau ibilbide hauekin lotutako 64 tailer praktiko ezberdinetan parte hartu zuten batzarkideek, elizbarrutiko errealitate ezberdinetan, bokazio pastoraltza aberasteko esperientziak eta jakintzak partekatuz.
Hirugarren eguna: amaierako txostena eta amaierako eukaristia
Azken egunari ‘laudeen otoitzarekin’, eta azken hitzaldiaren aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera, aurreko egunetako lanen laburpena, alegia. Dokumentuan azpimarratzen denez, “bokazio oro Jainkoan sortzen da, eta munduaren onerako deia da”. Eta bokazioa “ez da gordetzen, baizik eta partekatu egiten da”, norberaren bizitza besteen zerbitzura eskuzabaltasunez ematea eskatzen baitu. “Bokaziozko kultura” bultzatzeko beharra nabarmendu zen, baita Elizaren esparru guztietan bokazio berriak sortzearen alde otoitz egitekoa ere.
Eguerdian, Luis Argüello monsinoreak gidatu zuen amaierako Eukaristia. Jainkoa goraipatzeko eta “gure eskuak eskaintzeko, eta besteei bostekoa emateko” gonbidapena egin zien bertaratutakoei. Hitz hauekin, batzarra amaierara iritsi zen, eta elizbarrutiko ordezkari guztiei, euren etxera itzultzean, “Jesusen presentziarekin mundua argitu eta berotzeko” gonbita luzatu zitzaien.
Misiolari taldearekin, gure elizbarrutiak bat egiten du batzarraren asmo nagusiarekin: bokazioa berpiztea, bokazio berriak piztea eta, batez ere, “Norentzat naiz?” galderaren aurrean, erantzuna, beti, “Jaungoikoari eta besteei” izan dadila.
- Materialak eta argazkiak: hemen.