Blog

Donostiako Elizbarrutiak bere gizarte-lana bizirik mantendu du udan ere

Donostiako Elizbarrutiak bere gizarte-lana bizirik mantendu du udan ere

Uda atsedenerako, oporretarako eta deskonexiorako garaia izaten da. Hala ere, Elizarentzat, urteko une bakoitza aukera bat da, karitatea zabaldu, eta gehien behar dutenei eskua luzatzeko.

Asmo horrekin, Donostiako Elizbarrutiak hainbat gizarte-ekimen garatu ditu udako hilabeteetan, bereziki egoera ahulean dauden adingabeei zuzendua. Horien artean, nabarmentzekoak dira hainbat herri ezberdinetako haurrei zuzenduriko udalekuak, giro seguru eta abegikorrean bizikidetzaz, jolasaz eta ikaskuntzaz gozatu ahal izan dutenak.

Donostiako Elizbarrutiak bere esker ona adierazi nahi die, haurrei, euren familiei eta tutoreei, udaleku hauek posible egin daitezen, elizbarrutiko langile eta boluntarioengan jarritako konfiantzagatik.

Bere zerbitzuak eta laguntza eskainiz lagundu duten enpresei ere aitortza berezia egiten die: Luminiscence, Ausolan, Locopolo, Real Sociedad, Ekolo, besteak beste. Bere eskuzabaltasunari esker, ekimen ezberdinak aurrera eman ahal izan dira.