Donostiako Elizbarrutia otoitzean bat-eginik Frantzisko Aita Santuaren sendatzearen alde
Donostiako gotzainak, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, gutun bat bidali dio elizbarrutiko elkarteari. Bertan, Aita Santuaren eskariari erantzunez, gotzainak, fededunei, Frantzisko Aita Santuaren sendatze lasterraren alde otoitz egiteko gonbitea egiten die fededunei.
“Virgen María, Salud de los enfermos… Ora pro nobis”. pic.twitter.com/AULxKsHpfL
— Fernando Prado Ayuso (@ferpradocmf) February 17, 2025
“Bihotza fedez, eta Jaunarenganako konfiantzaz beterik idazten dizuet, Frantzisko Aita Santuaren deia jasoz, bere sendatze azkarraren alde otoitz egiteko”, dio Prado monsinoreak bere mezuaren hasieran. Une honetan, Elizbarrutiko Elizak “Aita Santuarekiko hurbiltasuna adierazi nahi du, espiritualki gure otoitza eta maitasuna azalduz”, azpimarratzen du.
San Pauloren hitzak gogoratuz –”Kideetako batek sufritzen badu, beste guztiek sufritzen dute berarekin; inork ohoreak jasotzen baditu, beste guztiak poztu egiten dira berarekin” (1 Kor 12,26)– gure artzainak, Aita Santuaren aldeko otoitz sutsuaren garrantzia nabarmentzen du: “Gaur, Erromako gotzainak, guztioi fedean berresten digunak, gure otoitz sutsua behar du. Egin dezagun otoitz Jaunak osasuna eta indarra eman diezaion bere zerbitzuan”.
Bere gutunean, gure Elizbarrutiko gotzainak, otsailaren 23an, igandea, eta eguneroko eukaristia ospakizunetan, “Frantzisko Aita Santuaren osasunaren aldeko eskaera berezia” egitea eskatzen die elizbarrutiko apaiz guztiei. Era berean, “gaixoaldiak irauten duen bitartean, orduen liturgiaren ospakizunean, etengabeko otoitza” egitera gonbidatu du Bizitza Sagaratua.
Era berean Prado monsinoreak dei egiten die fededun, familia, erlijio zein parrokia elkarte guztiei, eta eliz-mugimenduei, “Jaunari, gure Aita Santuaren osasunaren alde, otoitz egiteko”.
Gainera, “Arantzazuko Ama, gure elizbarrutiaren zaindaria den Ama Birjinari, bere ama-maitasunarekin, bakea eta indarra eman, eta Eliza jakituriaz eta egokitasunez gidatzen jarraitzeko beharrezko bakea eta indarra eman diezaiola”.
Gotzainak eskerrak ematen dizkie fededun guztiei otoitz egiteagatik, eta Pedroren ondorengoarekiko jaunartze-testigantzagatik: “Kristorekin bat eginda, fedean eta itxaropenean elkarrekin ibil gaitezen”.
Donostiako Elizbarrutiak, Eliza osoarekin bat eginez, Aita Santuaren deiari erantzuten dio, Jaunagan eta Ama Birjinaren bitartekaritzan uste osoa jarriz, zailtasuneko une honetan osasuna eta sendotasuna eman diezaion.
- Jaitsi gutuna.