Blog

Idatzek, elizbarrutiko liburu-denda, Juan Encío Avelloren “Desde el dolor a ti grito” liburua gomendatzen du

Idatzek, elizbarrutiko liburu-denda, Juan Encío Avelloren “Desde el dolor a ti grito” liburua gomendatzen du

Nueva Era-k argitaraturiko, Juan Encío AvellorenDesde el dolor a ti grito” liburua irakurtzea proposatzen du Idatz, elizbarrutiko liburu-dendak. Donostiar gazte honen lehen liburua da, sufrimenduaren benetako esperientziatik eta oinaze uneak igarotzen dituztenei zintzotasunez eta itxaropenez laguntzeko nahitik sorturiko lana.

Egilearen hitzetan, «bizitza ez dela filmetan bezalakoa, non, denak, ezbeharrean elkar babesten duten. Bizitza errealean aulki asko daude hutsik, edozein hitzek baino min handiagoa ematen duten isiluneak daude, urtebetetze batzuetan telefonoak ez du zaratarik egiten. Zauriak daude, abandonua, gaixotasunak, traumak. Badira lorik gabeko gauak, zentzurik gabeko egunak, harreman hautsiak, porrotak, umiliazioak. Eta mina, min handia».

Hortik, Juan Encío, Jainkoari, oihuka zuzentzen zaio hizkuntza hurbila erabiliz, bere baitan hainbeste pertsonek bizi direnari hitza emateko, eta, aldi berean, hauskortasunaren erdian fedeari, konfiantzari eta komunitateari gune bat irekitzeko.

Juan Encío Avello, 1999an Donostian jaio zen, eta 2023an, Gizarte-lanean graduatu zen Deustuko Unibertsitatean. Garuneko paralisia du (tetraparesia distonikoa), kernikterus baten ondorioz. Horrek sakonki findu du pertsonen hauskortasunarekiko eta autonomiarekiko bere sentsibilitatea, eta komunitatearen balio ordezkaezina aurkitzen lagundu dio.

Begirada horren ondorioz, Cafarnaun sortu du, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko taldea; erretiroak, eta hainbat jarduera koordinatzen ditu. Horrez gain, Effetá, Bartimeo eta Emauseko esperientzietan aktiboki parte hartzen du, hau da, elkarretaratze eta ebanjelizatze eliz guneetan. Orain, sufrimenduaren ulermen sakon batetik, bere bizitzan bertan gorpuztua, liburu honetan bere ahotsa eta arnasa eskaintzen ditu sufritzen ari direnei laguntzeko.

Liburuaren aurkezpena Donostian

“Desde el dolor a ti grito” lanaren aurkezpena ostegun honetan, azaroak 27, arratsaldeko 20:00etan ospatuko da Donostiako Gu aretoan (Ijentea kalea, 9).

Ekitaldian zehar, bertaratzen direnek, idazleak bere liburuaz, idaztea zertan oinarritzen duen, eta mina, Jainkoarekin eta beste pertsonekin elkartzeko leku nola bihur daitekeen entzun ahal izango diote egileari.

Idatz elizbarrutiko liburu-dendak salmenta gune esklusiboa izango du aurkezpenean, eta, idazlea agurtzeaz batera, bertan erosi ahal izango dute liburua.

Idatzek pertsona guztiak gonbidatzen ditu, eta bereziki sufrimendua laguntzen dutenak —familiak, pastoral-eragileak, gizarte eta osasun arloko profesionalak, hezitzaileak—, gauaren erdian konpainia izan nahi duen lan honetara hurbildu daitezen.