Blog

Gazte eta Bokazio Pastoraltzak Gazte Pazkoa Guadalupeko santutegian bizitzeko gonbidapena

Gazte eta Bokazio Pastoraltzak Gazte Pazkoa Guadalupeko santutegian bizitzeko gonbidapena

Donostiako Elizbarrutiko Gazte Bokazio Pastoraltzak gazte guztiak gonbidatzen ditu 2025eko Gazte Pazkoan parte hartzera; Kristorekin, eta beste gazte batzuekin batera, otoitz, gogoeta eta elkarbizitza giroan elkartuz esperientzia paregabea bizitzeko.

📆 Datak: Apirilaren 16tik 20ra. 📍 Non: Guadalupeko santutegia (Hondarribia). 📖 Leloa: “Bereak maitatu ondoren, muturreraino maitatu zituen” (Jn 13,1).

Topaketa, 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago (2011n edo lehenago jaiotakoak), eta Pazko Hirurrena elkartean bizitzeko aukera eskaintzen du, fedean sakonduz eta anaitasun uneak partekatuz. Izena emateko prezioa, 110 euro.

Beste era bateko Pazkoa bizitzeko prest bazaude, zentzuz betea eta zu bezalako beste gazte batzuez inguratua, ez izan zalantzarik, eman izena! Informazio gehiagorako eta izena emateko, jarri harremanetan elizbarrutiko Gazte eta Bokazio Pastoraltzarekin.

Animatu esperientzia eraldatzaile hau bizitzera!

Apuntatu: https://forms.gle/AfFLoHB6Vf9WFpCD6